Pintoreak

Echenagusia Errazquin, Jose

Echena.

Margolaria. Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1844ko otsailaren 1ean, eta Erroman hil 1912ko urtarrilaren 31n.

1858an hasi zituen ikasketak Bergarako Errege Seminarioan. 1863an, Bilbo-Tutera trenaren bulegoetan lan egin zuen. Hamaika urteren ostean, 1874an, Maria Echenagusia andreak, bere ilobak ahalmen eta gaitasun artistiko onak zituela sinetsita, pentsio bat eman zion Baionan margolaritza ikas zezan. Hurrengo urtean, 1875ean, karlisten granada batek jo zion Maria andreari, eta hil egin zen. Jose Echenagusia, izebaren jaraunspena jaso ondoren, Italiara joan zen ikastera eta arte italiarra ezagutzera.

1876an Erroman jarri zen bizitzen, eta bertan lan egin zuen bere estudio berrian. Echena izenarekin (Echenagusia abizenaren laburdura) izenpetu zituen bere lanetako asko.

Zenbait ikatz-marrazki ere egin zituen, bai eta Probintzia Jauregi berriko sabai batzuk dekoratu ere Bizkaiko Aldundiaren enkarguz.

Gainera, Estanislao Jaime de Labayru historialariaren erretratu bat ere egin zuen, bai eta beste lan garrantzitsu batzuk ere egoitza-etxeetan, eta Gipuzkoako Aldundiko beirarako kartoia, foruen zin-egitea irudikatzen duena.

LDM

Beltz absolutuek eta urdin sakonek nortasuna ematen diote intentsitate handiko kontrasteetan oinarritutako paletari. Espainiar askori bezala, gai orientalistek, kostunbristek, garaikideek eta historikoek eman zioten ospea Erroman.

GDE

  • 1882: Bilbo; Don Quijote y los libros de caballerías eta El encantador de serpientes lanak aurkeztu zituen Bizkaiko probintzia-erakusketan.
  • 1883: Munich; erakusketa egin zuen Errege Akademian.
  • 1884: Madril; L'Arrivée du Christ au Calvaire aurkeztu zuen Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean, eta 2. domina jaso zuen.
  • 1901: Erroma; Leda et le cygne koadroa aurkeztu zuen.
  • 1912: Donostia; erakusketa bat egin zen bere omenez udal-museoan.

GDE

Odalisque, En el Campo, La Femme adultère (1888, Donostiako museoa), Le Couronnement canonique de la vierge de Begoña (1900), L'Arrivée du Christ au Calvaire (Edinburgoko museoa), En route pour le marché, Le Chevalier, Le Troubadour, Le Peintre à son chevalet, La Favorite du harem en danger, Les Petits ramasseurs de coquillages, Modèle gardant la pose, Le Départ, Femmes d'un harem sur une terrasse donnant sur le Caire.

GDE