Abeslariak

Duhour, Clement

Angelun, 1911ko abenduaren 11n jaiotako musika arineko abeslari famatua. Oso ezaguna zen Pariseko music-hall eta kabaretetan. 1983ko urtarrilaren 3an hil zen Neully-sur-Seine herrian.

Oso zabala izan zen bere jarduera zinematografikoa, aktore, ekoizle eta zuzendari bezala. Espezialitate honetan, Sacha Guitryrekin batera Les trois Font la Pairecon pelikula zuzendu zuen 1957an. Gidoi originala zuzendariena zen eta, argazkiak, Philippe Agostinirenak. Aktoreen artean, Michel Simon, Sophie Desmarets eta jatorriz euskalduna zen Darry-Cowl aipatu daitezkeAntzezle bezala parte hartu zuen lanen artean ezin gogoratu gabe utzi Paris chante toujours (1951) pelikula. Bertan, beste bi abeslari euskaldun agertzen ziren ere: Luis Mariano eta André Dassary. Bestalde, aipagarriak dira ere Sacha Guitryren beste filme batzuk, bertan Duhour aktore garrantzitsuenen artean egon baitzen: Si Versalles pudiese hablar (1953), Si París nous etait conté (1956) eta Napoleón (1954). Azken honetan Ney mariskalarena egin zuen. Bere debut zinematografikoa zinema frantseseko pertsonai ospetsu baten eskutik izan zen; Jacques Becker, hain zuzen ere, 1942 urtean eta Dernier Atout filmean.

La Vie a deux (1958) eta Vous n'avez rien a declarer izan ziren zuzendu zituen azken bi filmak. Horren ostean zinemaren mundutik desagertu egin zen. Guztira, 20 pelikula inguru egin zituen.

LL

  1. L'âge d'or, Jean de Limur (1941, interpretea)
  2. Manon 326, Léon Malthot (1945, interpretea)
  3. La route du bagne, Léon Malthot (1945, interpretea)
  4. La maison sous la mer, Henri Calef (1946, interpretea)
  5. La colère des dieux, Karl Lamac (1946, interpretea)
  6. Gli uomini sono nemici, Ettore Giannini (1947, interpretea)
  7. Carrefour des passions, Ettore Giannini (1947, interpretea)
  8. Passion, Georges Lampin (1950, interpretea, ekoizlea)
  9. La route du bonheur, Maurice Labro, Giorgio Simonelli (1953, interpretea, ekoizlea)
  10. Saluti e baci, Maurice Labro, Georgio Simonelli (1953, interpretea, ekoizlea)
  11. Le pays d'où je viens (El vendedor de felicidad), Marcel Carné (1956, interpretea, ekoizlea)
  12. Assasins et voleurs, Sacha Guitry (1956, interpretea, ekoizlea)
  13. Le naïf aux quarante enfants, Philippe Agostini (1958, interpretea, ekoizlea)
  14. Candide ou l'optimisme au Xxè siècle, Norbert Carbonnaux (1960, ekoizlea)
  15. CIS 2003
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.

CIS 2003