Pintoreak

Dublang y Uranga, Teodoro

Gizon ikasia, txukuna eta langilea zen Teodoro Dublang. Ez zuen kanpotiko enkargu edo konpromisorik. Hala, bere pintura-lanak erregistro anitzetan sailka daitezke. Olio-pintura, tenpera, akuarela eta pastela erabili zituen pintatzeko. Horrela, paisaiak, erretratuak, natura hilak, loreak edota erlijiozko gaiak islatu zituen, kopiatzaile bikain izateaz gain. Arte-teknika ezberdinak nahiz pintura-genero anitzak bikain menderatzen zituen.

Teknikoki pintore ona zen. Baina, hori gutxi balitz, teknika hori pinturan islatzeko erraztasun apartekoa zuen. Modu horretan, konposizioak azkar eta egoki egiten zituen. Motibazio ekonomikorik ez zuenez, pintura nahieran jorratu zituen, orain errealista, orain inpresionista eginez. Ebakera espresibo zuzen eta trinkoa aplikatuz, faizuntzitasunik gabe. Zoritxarrez, bere ekoizpen artistikoa arras gutxi hedatu eta sustatu da zaleen artean,apika bere jarrera deierazkoa zelako profesionala baino gehiago. Erakusketa publikoetan apenas agertu zenez, bere obra bildumagile partikularren artean dago sakabanaturik. Gainera, gerra zibilean zehar bere obra ugari desagertu egin ziren.