Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Ilustrazioaren ideiak ere ez dira pelegrinazioen fenomenoaren aldekoak izango. Honi Frantziako Iraultzarekin batera hasitako guden aro luzea gehitu behar zaio, eta, batez ere, XIX. mende gehienean zehar egingo diren Elizaren desamortizazioak, komentuen eta ostatuen itxiera ekarriko zutenak.

Konpostelakoa bezalako santutegi batera erromes joatea arraroa bihurtu zen, pertsona zakarren berezko ezaugarria (Etchahun olerkari zuberotarra horren adibide).

Hortik dator erromesa = arraroa adiera. Hala ere, Leon XIII.ak, mende horretan zehar Eliza katolikoaren atzerakada ikaragarriaz kezkatuta, 1884an bulda bat eman zuen Santiagoko erlikien benetakotasuna baieztatuz, baina erromes joaten zen jendearen kopurua ez zen gai horrengatik inondik inora aldatu. Gerra Handiak, 1936ko Gerra Zibilak eta Bigarren Mundu Gerrak aipatutako gainbehera hori osatzera etorri ziren.

AAA