Kontzeptua

Done Jakue Bidea

XIII. mendean zehar kostaldeko ibilbideak erabili zituzten berriro ere, eta, gainera, itsasoz heltzen ziren erromesen kopurua handitu zen. Erromesak Saintes, Baiona, Donibane Lohitzune (Lapurdi) eta Hondarribitik iristen dira Oiartzunera (Gipuzkoa), eta gutxi batzuk baita urrutiko Bretainiatik (Mont-Saint-Michel, Rennes) ere.

Oiartzunetik bi ibilbide hartzeko aukera zegoen:

a) Alza, Pasai San Pedro, Donostia-San Sebastian, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Itziar Gipuzkoan; Zenarruza, Gernika, Morga, Larrabetzu, Lezama, Begoña, Bilbo, Bizkaian, Castro Urdiales eta kostalde guztia Galiziaraino. Saihesbide bat Zallatik eta Balmasedatik igarotzen zen.

b) Aldi berean, erromesek Santiagomendi, Hernani, Billabona, Tolosa, Alegia, Ordizia, Beasain, Gipuzkoan, Etxegarate, Altsasu (Nafarroa), Zegama (San Adriango tunela), Gasteiz, Armentia, Trebiño eta Puebla de Arganzoneko (Araba) bidea hartzen zuten, eta la Burebatik deskribatutako bide frantsesera joaten ziren.

AAA