Literatoak

Díez de Ulzurrun Echarte, Pedro

Ikusle

Idazle eta kultur eragile nafarra. Iruñean (Nafarroa) jaio zen 1924ko abenduaren 24an. 1994ko urriaren 20an hil zen Nafarroako hiriburuan.

Ikasketak Iruñeako Maristetan gauzatu ondoren Zaragozara joan zen Medikuntzan lizentziatzera, endokrinologian espezializatuz. Bi urtez Basurtoko ospitalean (Bilbo) lan egin ondoren nafar hiriburura itzuli zen. Euskara etxean bertan ezagutu bazuen ere (aitak bazekien euskaraz eta etxean Zigako neskamea zuten) baina 13 urterekin hasi zen euskara bere kabuz ikasten, Intxaurrondo izeneko gramatikaren bidez. Urte batzuk geroago, 1952an, Aldundiak antolatutako euskarazko klaseetan izena eman zuen, gerra garaian etenda geratu zirenak.

50eko hamarkadan hasi ziren Nafarroako zenbait euskaltzale Nafarroako euskara berreskuratzearen alde egiten eta hala lortu zuten Príncipe de Viana erakundearen barruan Euskararen Aldeko Saila sortzea. Pedro izendatu zuten sailaren buru. Hor hasi zen Díez de Ulzurrun euskara sustatzeko bide berriak arakatzen: batetik, sail horren bitartez hasi zen Pedro, laguntzaile batzuekin batera,(Jose Maria Satrustegi, Aingeru Irigaray, Francisco Tirapu, Pedro Diez de Ulzurrun apaiza, Aita Felipe Murietakoa) haurrentzat azterketa eta lehiaketak antolatzen, euskaran gaitasuna erakusten zuten haiek diruz saritzeko. Bestetik, Nafarroako bertsolarien I. Txapelketa antolatzea lortu zuten. Gerra aurretik Euskaltzaindiak antolatzen zituenaren antzekoa izan zen. Zeregin hartan ibili ziren Pedro bera eta Mariano Izeta elizondarra. Azkenik, Nafarroako Unibertsitatean Euskararen Katedra ezartzen lagundu zuen Koldo Mitxelena, Jose Migel de Barandiaran eta Ana María Etxaiderekin batera.

Sailaren beste lan batzuk idazle nafarren eta Nafarroan ospatutako bertsolarien txapelketetako testu osoen euskarazko liburuen argitalpena izan zen; baita lehenengo ikastolak izango zirenei eta helduen euskarazko klaseei laguntza eta sostengua ematea ere.

Díez del Uzurrunek saila 1973an utzi zuen euskarak jasotzen zuen oztopo eta laguntza ezagatik.

1966tik aurrera Díez del Uzurrun Diario de Navarra egunkariko euskal orriko 72644kolaboratzaile izan zen Aingeru Irigaray eta José María Satristegirekin batera, 1977an zuzendaritzarekin edukitako desadostasunengatik utzi zuten arte.

Pedro Díez de Ulzurrun euskaltzain urgarze izendatua izan zen 1958ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, Donostian.

  • BARANDIARAN, Alberto. Pedro Diez de Ultuzrrun. Bidegileak. Vitoria-Gasteiz: Eusko aurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia-Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 1996.
  • "Pedro Díez de Ulzurrun". zeberri [Web]. [Kontsulta data: 27-02-2015].