Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitatea

Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa) aurkitzen dira Deustuko Unibertsitatea osatzen duten bi campusak. Ikasketak bi campusetan ematen dira.

Garai batean EUTG zena Donostiako Campusean kokatzen da.

Fakultateak:

  1. Zuzenbide Fakultatea: Bilboko campusean kokatua.
  2. Teologi Fakultatea: Bilboko campusean kokatua.
  3. Ingenieritza Fakultatea: Bilboko campusean kokatua.
  4. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: Bilboko campuseko La Comercial-en eta Donostiako campuseko ESTEan.
  5. Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea: Bilboko campusean kokatua.
  6. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: Donostiako campusean.

Institutoak:

  1. Enpresen Zuzendaritzako Nazioarteko Institutua (INSIDE) (Bilbao)
  2. Euskal Gaien Institutua (Bilbao)
  3. Europako Ikaskuntzen Institutua (Bilbao)
  4. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua (Bilbao)
  5. Aisiazko Ikaskuntzen Institutua (Bilbao)
  6. Erlijio Zientzien Goi Institutua (Bilbao)
  7. Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua (Bilbao)
  8. Drogamenpetasunen Deustuko Institutua (Bilbao)
  9. Loiolako Ignazio Institutoa (Donostia)

Katedrak:

  1. Galiziako Ikaskuntzen Katedra (Bilbao)
  2. Latinoamerikarako Giza Baliabideen UNESCO Katedra (Bilbao)
  3. Zuzenbide eta Giza Genoma Katedra (Bilbao)

Europako Elkarteak unibertsitateen arteko lankidetza sustatzen du irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, ikasleen eta goi mailako irakaskuntza zentroen mesederako. Ikasleen mugikortasuna lankidetza horren funtsezko elementua da. Erasmus programak ikasketak burutzeko atzerriko egonaldiak esperientzia aberasgarriak direla erakusten du. Egonaldi horiek herrialde, ideia, hizkuntza eta kultura desberdinak ezagutzeko ez ezik unibertsitateko ikasketen eta ibilbide profesionalen eboluziorako ere eraginkorrak eta baliotsuagoak dira.