Eleberria

Daskonagerre, Jean Baptiste

Daskonagerre Atheka gaitzeko oihartzunak eleberriagatik iritsi da euskal literaturaren historietara. Mitxelenak lehen euskal eleberria dela dio, baina lehenago frantsesez agertu zela, itzulpena izan zela esan gabe: "La primera en fecha de las novelas debe ser Atheka gaitzeko oihartzunak, publicada a nombre de J.-B. Dasconaguerre. Pero este relato novelado, de larga y curiosa historia en sí mismo, de las aventuras del famoso contrabandista Anchordoquy, apodado Ganich, apareció primero en francés (Les échos du pas de Roland, 1867)" (Michelena, 1988, 157).

Villasantek lehen euskal nobela dela dio, Lafitte aipatuz: "Lafitte saludó esta obra como la primera novela que se haya escrito en vasco" (Villasante, 1979, 169).

Inork ez daki ziur zer eraman zuen Daskonagerre "iruzurra" egitera, baina badirudi eleberrigintza euskal alorrera eramateko beharra sentitzen zela; beste alde batetik, obra bera zein obra idazteko arrazoiak erromantikoak izan zirenez, Pariseko giro literarioetan idazle exotiko gisa agertzeko gogoak ere azal zezakeen Daskonagerreren jokabidea.