Sortzaileak

Cruceta Olalde, Iñaki

Artista bizkaitar hau Bilbon jaio zen, 1945eko otsailaren 20an, eta 1993an hil.

Bakarkako lehen erakusketa El Ferroleko Affa aretoan egin zuen(1968). Gerora, pintura erakusketa ugari egin zituen, esaterako: Bilboko Arthogar Aretoan (1969 eta 1970), Santanderreko Informazio eta Turismo Ordezkaritzaren Erakusketa Aretoan (1971), Arrate-Eibarreko Kultura-Aisialdi Elkartean (1972), Bilboko Isalo Arte Erakustokian(1972), Vigoko Udaleko Aurrezki Kutxako Erakusketa Aretoan, Donostiako El Pez galerian eta Bilboko Windsor galerian (1973). Lehenengo zeramikak Bilboko Tango kultura-espazioan (liburuak, diskoak, marrazkiak eta grabatuak) aurkeztu zituen.

Antonio de Oteizak katalogorako idatzitako testuan honela deskribatu zuen:

"...ikuspegi asko erabilita marrazten duela dio. Gurpila mugitzen du, alde ezberdinetatik begiratzen dio eta figura osatuz doa. Horrela jolasten du margolariak eskultorearen lanean"

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

1975ean, Bilboko Udaleko Aurrezki Kutxak egin zuen bigarren Certamen Vasconavarro de Pintura lehiaketan hautatu zuten, eta Donostiako El Pez Aretoan eta Vigoko Udaleko Aurrezki Kutxan erakusketak egin zituen. Urtebete beranduago, bere lanak berriro aurkeztu zituen Bilboko Arte eta Gasteizko Tartalo Arte Aretoetan, eta berriz ere ikusgai izan ziren, 1977an. Mario Angel Marrodanek honela deskribatu zuen aurkeztutako obra:

"euskal bizitzaren irudiak arraza-espresionismoaren esperientzia artistikoa osatzen du, gai eta estilo euskaldunak dituen eszenografia batean, arte errealistaren ikuspegitik, eta Iñaki Cruceta ikuspegi horren adibide garbia eta bereizia da."

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

1978an, bost erakusketatan parte hartu zuen: Hondarribiko Ttipian, Mexikoko Ramos de La Paz Galerian, Ausart de Vic Aretoko "5 pintores d'Euzkadi"-n (Bartzelonan) eta Bilboko Bay-Sala eta Echeva galerietan. 1979an, eskulturan buru-belarri ari zelarik, erakusketa hauetan parte hartu zuen: Gasteizko Tartalo Arte Aretoan, Bilboko Loarte Aretoko "Pequeño Formato" erakusketa kolektiboan eta Madrilgo Frontera eta Algortako Studio 75 Aretoetan. Azken horren katalogoan, Jose Mª Moreno Galvanek honako hitz hauek idatzi zituen:

"Iñaki Crucetaren eskultura-erakusketan euskal gaietako eta kiroletako figura eta eszena mota guztiak ikusi ahal izan ditut..."

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik)..

Horrez gain, bakarkako erakusketa ugari egin zituen, adibidez: Donostiako Echeberria 2 Aretoan, Getariko Erakus-Tokin eta Bilboko Caledonia Aretoan (1981); Donostiako Udaleko Aurrezki Kutxan (1982); Donostiako Echeberria Aretoan (1984); Donostiako El Local Aretoan (1985); Logroñoko Caja-Riojan (1986); Donostiako Gipuzkoako Kutxan (1987) eta "Pintura, escultura y cerámica" Zarautzeko Torre Luzea Aretoan(1989).

Bere anaia Patxo Crucetaren obretako bat, Arrietan ikus daiteke (Bizkaian): Aita Patxi Gondra Muruaga apaizaren brontzezko bustoa. 1970ean egin zuen, eta 1971ko urtarrilaren 7an inauguratu zen.

1993an, hil ondoren, Jacinto Gomez Tejedorrek Bilbao aldizkarian argitaratutako "Homenaje a Iñaki Cruceta" artikuluan, margolariaren esaldi hau jaso zuen: "pertsonai euskaldun tipikoa naiz, erabat neurrigabea" (Itzulpen moldatua gaztelaniatik).