Sendagileak

Celaya Cendoya, Manuel

1879an Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako mediku handia. 1971. urtean zendu zen.

Igeldon (Donostia) hasi zuen mediku ibilbidea eta lehenengo Gota de Leche del País delakoaren sortzaile eta kide izan zen. Donostiako historia zorroztasun osoz landu zuen. Hiriko Zilarrezko Domina ere eskuratu zuen. Berak idatzi zuen Fragmentos de la autobiografía de un nonagenario dedicado a una nonagenaria (Donostia, 1970). Donostiako gai historikoei buruzko ikerketa ederra.