Arkitektoak

Cazalis, J.

Arkitektoa, Tarnosen (Landak) jaio zen 1872ko irailaren 19an. Ez dakigu noiz eta non hil zen.

1906ko abenduan Miarritzen jarri zen bizitzen (Lapurdi) Arte Ederretako Eskola nazionalean ikasketak burutu ostean. Bernier estudioan ikasi zuen. Lapurdin bere lan esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Gernika etxaldea Kanbon; Izarra eta La Feuilleé Baionan; Campbell Angelun; Les Iris Donibane Lohizunen; Albatros, Alix, Eugénie, Nirvana, Mira-Sol eta Bérenger Miarritzen eta Baionako "des Halles" plaza. Era berean, Beyres-eko Gaztelua eraberritu zuen eta Saubion-go eliza.

Cfr. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (? > 1906).