Etnolgoak

Caro Baroja, Julio

Lan zabal eta nazioarteko ospedun 1914ko azaroaren 13an Madrilen jaiotako historialari, etnologo, antropologo eta hizkuntzalaria. Julio Caro Baroja 1995eko abuztuaren 18an hil zen.

Bere gaztarotik Letren munduarekin sendo lotutako (gogoratu bedi, bere familian aspalditik argitaletxe tradizioak eta literatura- eta arte-tradizioak bere osaba zituen Pio eta Ricardo Baroja izen ospetsuetan kontsakratuz bat egiten zutela) senditik eratorritako sustagarri anitzen aurrean izan zela Julio Caro-k berandu baino arinago sentiberatasun iratzarri eta finaren adierazgarririk eman zuen.

Oinarrizko ikasketak, lehenbizikoa eta bigarren Irakaskuntzakoak, Escuela de Madrid Institutuan egin zituen, bertan Francisco Barnés irakasleak historia-ikasketetarako bere gogoa iratzarri eta irakurzale sutsu eta gaztearen arreta bere osaba eleberrigile ezagunaren liburutegi hornituan aurki zitzakeen bidaia eta geografia esplorazioekiko liburuetara bideratuz.

1931an batxiler titulua eskuan zuela eta Unibertsitatera sartu aurretik, Jose Miguel Barandiaran eta Telesforo Aranzadi euskal irakasle eta etnologoekin lanean ikus dezakegu, beraiekin Bizkaiko Enkarterriko eskualdean egiten zeuden ikerketa lan batzuetan lankide bezala arituz.

Lizentziatura eta Antzinateko Historian doktorego akademia-mailak ezohiko sariz lortu zituen, beste batzuen artean, Obermaier-en ikastaroak egin eta doktore-tesia bezala oraindik argitaragabea den Estudio sobre las religiones antiguas en España eginaz.

Bere ikertzaile lanari bete-betean ekiten hasi aurretik, Caro Barojak itzultzaile eta zuzentzaile bezala aritu beharra izan zuen eta Madrilgo Britainiar Institutuarentzako filologia fitxak ere egin zituen.

Bere lehenbiziko liburuaren argitalpenaren ondoren, Caro Baroja 1944an Espainiar Herriaren Museoko zuzendari izendatu zuten, kargu horretan 1954ra arte iraunez. 1951an Estatu Batuetan Antropologia eta Etnologia ikasten ikus dezakegu eta Washington-eko Smithsonian Institution-ean lanean ere; hurrengo urtean Oxford-eko Institute of Social Anthropology-n lanean ekingo dio, eta geroago, behin Espainiara itzulitakoan, espainiar Saharako herriei buruzko ikerketak eginaz ere.

Urte hauek jarduera-sortzaile handikoak izan ziren, Euskal Herriaren inguruan eta Iberiako Penintsularen Iparrean bereziki kokatutakoak, baina, ikusi dugun bezala, Mediterraneora eta baita Afrika bezalako beste ibilbide batzuetara iritsiz ere jardun zuen. Ikerketotan oinarritu zen behin-betiko Caroren ospea. 1957tik 1960ra bitartean Coimbran ikusi dezakegu, Etnologia Orokorrari buruzko ikasturte bat garatuz.

1961ean Caro-k, Parisko "L'Ecole Pratique des Hautes Études"-eko Giza- eta Ekonomia-Historia atalean, atzerriko tituluari, Ikasketa-Zuzendari izendapena lortzen du, eta hurrengo urteko maiatzean La sociedad criptojudia en la corte de Felipe IV buruzko hitzaldi garrantzitsua emanez Historiako Errege-Akademian sartzen da.

Caro-k, Oxford, Munich, Bonn, Colonia, Berkeley, Atenas, Barcelona, Santander, Salamanca, eta beste hainbat tokitan hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu. Nazio Arkeologia-Museoaren Patronatuko kide izan da, Euskaltzaindia, Barcelonako Buenas Letras, "Hispanic Society of America", Arkeologia-Institutu Aleman, Portugaldar Arkeologoen Elkarteko eta beste hainbat atzerriko zientzia elkarteetako kide urgazle ere izan da.

Euskal Herriari dagokionez, herri eta hiri askotan hainbat hitzaldi eman dituela erantsi beharra dugu eta baita bere historiarekiko ikerketarako asteak ere burutu ere, arlo horretan 1973ko udaberrian Bilbon ospatutako Euskal Antropologiari buruzko III Astean bere parte hartze eraginkorra azpimarratzekoa izanez.

Bere osaba eleberrigileak zekienagatik eta gizaki-usaimena zeukan guztiarengatik zeukan zaletasun unibertsalaren oinordeko izanez, Carok -alegiako mamuak bezala- gizatar-gizarteen garapenari buruz ohiko historiografiaren oinarri nagusietan ea tokirik aurkitzen ez zuen humanitate minberakorraren aztarna horiek argitaratu eta berreskuratze asmoz zirkilurik sinesgaitzenetara arte jazarri eta usaindu du. Ezer ez da lar txikiegia behatzaile arretatsu baten kontsideraziorik jaso ez egiteko: sorgin baten lekukotasun, konkistatzaile baten gutuna, euskaldun itsasgizon eskarmentatu batek jakinarazitako esanda, dena da mundu zail eta konplikatu baten baitan bere bizitxo mugatu eta hauskorra bizitzen ahalegintzen den humanitate baten adierazgarri. Apur bat gehiago aurrera joanez, Caro Barojaren helburua gizarte-historiaren eta kultura-antropologiaren aurkikuntzek ikuspegi bateratu baten integratuz gizakiaren eta bere kultura-munduaren ikuspegi osatua izateari buruzkoa da. Caro Baroja-k une jakin batetik aurrera etnologo eta antropologo izendapenetik ihes egin zuena, gizarte-historialariarena soilik bereganatze asmoz, hemen gogoraraztea soberan ote dago? Dena delakoa dela, gure historialariaren ikuspegi aseezinak besarkatzen dituen arloen zabaltasuna nabarmena da, oro har gizarte-historiatik historiaurrera, hizkuntzalaritza, teknologia, artea eta herri literatura, etnologia, menperatutako gutxiengoen gizarte-historia, numismatika, hirigintza, mitologia, etab., izanez bere obsesio izan zen osotasunarekiko aurkikuntza horretan.

Caroren historiografia zereginaren konstanteetariko bat bezala mitoen eta toki arruntekiko bere mania debeladora azpimarratu beharra dugu, direlako onartuak, ikertzaileengatik ere. Hasiera-hasieratik, ikerketa-esparruaren gaineko zuzeneko behaketaren eta eroapen handiko ikerketaren lana ekiditeko hitz jario dirdiratsuan eta ametsean babestutako mende erdian espainiar kultura-eremuan oso onartua zen "saiakeraren" baliabide errazaren aurkako protesta agertu zuen. Mota horretako literaturaren ugaritasunaren aurrean, Caro-k beste interpretazio txalogarriago batzuen oinarri izango den dokumentazio ikaragarriaren aberastasunez indartuta joango den bere garaian onartutako topikoei buruzko kritikan jarrera analitiko erabat zorrotza azalduko du. Ohiko historiografia-toki arruntei buruzko kritika-lan honen erakusgarri bezala landatar eta hiritar bizitzen artean egin izan den erabateko kontrastearen oinarririk ezarekiko bere maisu-erakustaldia, landa-gizartearen historikotasuna, bere izaera aldakorra eta hirien eraketaren moldaerari buruzko bere ondorioak, edo, baita, etnia-nortasunen izateari buruz kanpo egoeren presiopean etengabeko aldaketak dituztela adieraziz aurkeztutako bere sakoneko oharkizunak nabarmenduz, aipatu ditzakegu.

Caro-ren metologia- eta filosofia-orientazioari eta bere balizko eraginei buruz zerbait esan beharrez, ezer baino lehen, sendia esparruak beregan izan zuen eragina aipatu behar dugu, arte-sentiberatasun fina zuen bere amari Caro-ren osaba izan zen Rikardo margolariak zeuzkan barne-gogo izpiritual handidun gizona eta kantiar idealtasunaren hastapenak irakatsi edota zalantzarik gabe lau ideia soilik irakastea baino askoz haratago iritsi zen On Pioren ezin erkatuzko tutoretza, geroztik Caro-ren lanaren oinarrietariko bat izango zena, gehitu behar baitzaizkio. Eragin askoz konbentzionalagoetara joz eta bere eskola-urteen ondorio lez uler daitezkeenak alboratuz, hogeita hamarreko hamarkadan gizarte-antropologiak eta amerikar kultura-antropologiak, Malinowski, Tylor, Frazer, Lowie, Goldensweiser-ek eta, urte batzuk geroago, Radcliffe-Brown, Evans-Pritchard eta Boas-en idazlanen irakurketen bitartez beregan izan zuten eraginaz jardungo dugu. Baina "structural-functionalism" izenekoaz, gizartearen arlo diakronikoak ikasteko bere lan-eskema eta -teknikak ez nahikoak zirenez, desengainatzera laster iritsiko da. Ez dezagun ahaztu une jakin baten etnologo eta antropologo hitzetatik, giza-historialari bezala soilik aurkezteko, ihes egin zuena.

Ez dugu Caro-ri buruzko zirpildutako albiste-meta hau bere ikertzaile lanaren beste arlo bereizgarrietariko bati buruzko aipamenik egin gabe ez dugu itxi nahi. Eta egia esan On Julio ez da beste batzuk aurkitutako zelaietan igitaia sartu duenetarikoa inoiz izan: berak bide berriak zabaldu ditu, ezezagunak diren esparruetara bere ikerketak bideratuz edo alderen baten aztertutako eremuetan dimentsio berrietan jardunaz. Batzuetan bere lanak apal itxura azaldu arren beraien asmorik sakonekoena antzemateko zailak badira ere, neurriren baten erabili gabeak diren esparruetan egindako goldaketa neketsuaren eta -guztia esate aldera- On Juliok bere ikerketen eragile diren asmo teorikoei buruzko nolabaiteko sarrera-informaziorik nekez aurreratzen duena ikusita, ikerketa lanaren gorpuzkera eta bere intentzio eta interpretazioen zatia beraren filosofiaz ondo informatuta ez dagoenarentzako askaezina den osotasun baten lotu izanaren ekoizpena direlako dira.

Azkenik, ohar bat: On Julio bezalako gizon batek, ama margolariaren seme izanik eta eleberrigile eta margolarien iloba izatean -eta guztia doa arteaz- margoarekiko zaletasunik inoiz izatea arrotz gertatu daiteke ? L. de Madariagak bere Pintores Vascos (I Alea, Donostia, 1971, p. 105) lanean adierazten digun bezala, Julio Bidasoako Beran kokatutako bere "Itzea" etxean ikusgarri diren paisaia ezin hobeen egilea da.

Caro Barojaren idazlanek aurkezten diguten ikuspegia benetan be harrigarria da: hogeita hamar liburu inguru, monografia handi batzuk aipatu gabe, eta ehun bat inguru artikulu eta saiakera. Hemen bere zientzia ekoizpen handiaren izenbururik aipagarrienak biltzera mugatuko gara, nolabait jorratu izandako gaiaren arabera taldekatzeari ekinez. Euskal Herria Caro-k bere ikerketetan lehenetsi duen puntuetariko bat izan da, bere izenbururik garrantzitsuenetariko batzuk eta baita bere artikulu eta saiakera asko ere eskaini dizkiola.

Aipatu ditzagun:

  1. Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, Salamanca, 1945
  2. Los pueblos del norte de la Península Ibérica (Análisis histórico cultural), Burgos, 1943
  3. La vida rural en Vera del Bidasoa, Madrid, 1944
  4. Los vascos. Etnología, Donostia-San Sebastián-Zarautz, 1949
  5. Vasconiana. De Historia y Etnología, Madrid, 1957
  6. La hora navarra del XVIII, Pamplona / Iruña, 1969
  7. Los Vascos y la Historia a través de Garibay, Donostia-San Sebastián, 1972
  8. Etnología Histórica de Navarra, Pamplona / Iruña, 1971.

Julioren zudua piztu duten beste gaietariko bat zapaldutako gutxiengoak izan dira, bere mundu mailako ospearen oinarria eskaini dioten lanak izanik. Horrela:

  1. Los moriscos del Reino de Granada, 1957
  2. Razas, pueblos y linajes, Madrid, 1957
  3. Las brujas y su mundo, Madrid, 1961
  4. Vidas mágicas e Inquisición, 1967
  5. El señor inquisidor y otras vidas por oficio, Madrid, 1968
  6. Inquisición, brujerías y criptojudaísmo, Madrid, 1970
  7. Los judíos en la España moderna y contemporánea, 1961.

Caro Barojaren lanean "herritar" kontzeptuak garrantzi handia hartzen du, ondoren azaltzen diren idazlan, artikulu eta saiakera anitzetan eta bi lan marduletan gai horri hainbat orri eskaini izan dizkiola:

  1. El Carnaval, impresa en 1965 y
  2. Ensayo sobre la literatura de cordel, 1969koa, artearen forma herrikoi eta landuak erabat desberdinak diren maila bitan banatzera datorren toki zahar komun horri aurre eginaz.

Azken baten Julio Caroren beste idazlan bi aipatuko ditugu, ohikoak diren generoetara hurbiltzen direnak:

  1. Memorias, Semblanzas ideales, Madrid, 1972, irudien desfile erabat interesgarria, euretariko asko euskal orubekoak, eta egilearen ibilbide esistentzialarekin zerikusia izan dutenak eskaintzera datorkigu, eta
  2. Los Baroja. Memorias familiares, Madrid, 1972, izenburuak berak adierazten digunez, benetako memoria-liburu bat da, sehaskatik bertatik bere bizitza inguratuko duten ohizkanpoko pertsona ospetsu guztiei buruzko aipamena egitera datorrena.

LFL

Bere anaia Pioren dokumental batzuen gidoigile izan zen.

Filmografia

  • Los diablos danzantes, Pío Caro Baroja (1964, gidoia), laburmetraia
  • El carnaval de Lanz, Pío Caro Baroja (1965, gidoia), metraje laburreko dokumentala
  • Lejos de los árboles, Jacinto Eslava (1966, lankidetza), dokumentala
  • El País Vasco, Pío Caro Baroja (1966, gidoia, iruzkinak), metraje laburreko dokumentala
  • Fiestas vascas, Luis Torreblanca (1967, gidoia, iruzkinak), metraje laburreko dokumentala
  • El pueblo medieval, Pío Caro Baroja (1969, gidoia), laburmetraia
  • El castillo medieval, Pío Caro Baroja (1969, gidoia), laburmetraia
  • La ciudad medieval, Pío Caro Baroja (1969, gidoia), laburmetraia
  • Navarra. Las cuatro estaciones, Pío Caro Baroja (1970, gidoia), dokumentala
  • Gipuzkoa, Pío Caro Baroja (1979, esatarien testua), dokumentala
  • Solo, Iñaki Núñez (1983, gidoia), laburmetraia
  • Baroja a través de Baroja, Pío Caro Baroja (1984, aurkezpena), metraje laburreko dokumentala
  • Elkarrekin, Ferrán Llagostera (1987, parte hartzea), metraje laburreko dokumentala.

Erreferentzia

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia : Euskadiko Filmategia, 1999.

CIS

  • Tres estudios etnográficos relativos al Pais Vasco / Julio Caro Baroja ; José Miguel de Barandiaranen hitzaurrea. Madril : Rafael Caro Raggio, 1934.
  • La vida rural en Vera de Bidasoa (Navarra) / Julio Caro Baroja. Madril : [s.n.], 1944. 2. arg. izenburua: De la vida rural vasca : (Vera de Bidasoa); Txertoa, 1974. (Estudios vascos ; 4)
  • Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina / Julio Caro Baroja. Salamanka : Unibertsitatea, 1945. 2. arg., Txertoa, 1990 (Estudios vascos ; 19)
  • Los vascos : etnología / Julio Caro Baroja. Donostia : Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 1949. 2. arg., Minotauro, 1958. 3. arg., Istmo, 1971
  • Linajes y bandos : a propósito de la nueva edición de "Las Bienandanzas e Fortunas" / Julio Caro Baroja. Bilbo : Bizkaiko Foru Aldundia, 1956.
  • Vasconiana : (de historia y etnología) / Julio Caro Baroja. Madril : Minotauro, 1957. 2. arg., Txertoa, 1974 (Estudios vascos ; 3)
  • La hora navarra del siglo XVIII : (personas, familias, negocios e ideas) / Julio Caro Baroja. Iruñea : Príncipe de Viana Erakundea, 1969
  • Etnografía histórica de Navarra / Julio Caro Baroja. Iruñea : Aranzadi, 1971-1972.
  • Los vascos y la historia a través de Garibay / Julio Caro Baroja ; Guadalupe Rubio de Urquia-ren argitalpena. Madril : Caro Raggio, 2002.
  • Estudios vascos / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1973. 318 orr. : il. ; 20 zm. (Beste argitalpen batzuk ; 7). 2. arg. izenburua: Sobre la religión antigua y el calendario del pueblo vasco. Txertoa, 1980 (Estudios vascos ; 1)
  • Vecindad, familia y técnica / Julio Caro Baroja. 2. arg. Donostia : Txertoa, 1974. Introducción a la historia social y económica del Pueblo Vasco / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1974.
  • Brujería vasca / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1975. 4. arg., 1985.
  • Baile, familia, trabajo / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1976.
  • Sondeos históricos / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1978
  • Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1979.
  • Los vascos y el mar / Julio Caro Baroja ; binetetan egindako marrazkiak, Ricardo Baroja ; marrazkiak, José Carlos Iribarren. 2. arg. Donostia : Txertoa, 1985.
  • La casa en Navarra / Julio Caro Baroja ; Jose Esteban Urangaren argazkiak. Iruñea : Caja de Ahorros de Navarra, 1982.
  • Sobre historia y etnografía vasca / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1982.
  • El laberinto vasco / Julio Caro Baroja. Donostia Txertoa, 1984. 2. arg., Sarpe, 1986
  • Los vascones y sus vecinos / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1985.
  • Mitos vascos y mitos sobre los vascos / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1985.
  • Del país : familia y maestros / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1986. Problemas vascos de ayer y de hoy / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1986.
  • Magia y brujería : (variación sobre el mismo tema) / Julio Caro Baroja. Donostia, Txertoa, 1987.
  • Sobre el mundo ibérico-pirenaico / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1988.
  • Euskal jainko eta jainkosak, olentzero eta sorginak / Julio Caro Baroja ; [itzultzailea Edorta Agirre]. Donostia : Gaiak, 1989.
  • Navarra / Julio Caro Baroja ; Julio Caro Barojaren hitzaurrea ; argazkiak, Juan Antonio Fernández. Madril : Incafo, 1990.
  • Nosotros los vascos / Julio Caro Baroja. Donostia : Lur, 1995.
  • Ser o no ser vasco / Julio Caro Baroja ; Antonio Carreira-ren argitalpena. Madril : Espasa Calpe, 1998.
  • Algunos mitos españoles : (ensayos de mitología popular) / Julio Caro Baroja. Madril : Editora Nacional, 1941. 2. arg. izenburua: Algunos mitos españoles y otros ensayos; Editora Nacional, 1944 3. arg. izenburua: Algunos mitos españoles; Ediciones del Centro, 1974.
  • Los pueblos del norte de la Península Ibérica : (análisis histórico-cultural) / Julio Caro Baroja. Madril : [s.n.], 1943.
  • Los pueblos de España : ensayo de etnología / J. Caro Baroja. Bartzelona : Barna, cop. 1946. 2. arg., Istmo, 1976.
  • Proyecto para una instalación al aire libre del Museo del Pueblo Español, Madrid / [Julio Caro Baroja]. Madril : [Espainiar Herriaren Museoa], [1948?].
  • Catálogo de la colección de cuernas talladas y grabadas / [erredakzioa, Julio Caro Baroja]. Madril : [Espainiar Herriaren Museoa], [1950?].
  • Catálogo de la colección de almireces / [erredakzioa, Julio Caro Baroja]. Madril : [Espainiar Herriaren Museoa], [1951?].
  • España primitiva y romana / Julio Caro Baroja ; Pedro Batlle Huguet eta Julio Caro Baroja-k hautatu eta sailkatutako marrazkiak. Bartzelona : Seix Barral, 1957.
  • [El vino y la civilización mediterránea : (meditación andaluza)] / Julio Caro Baroja. Jerez de la Frontera : Junta Oficial de la Fiesta de la Vendimia, 1957.
  • Estudios sobre la vida tradicional española / Julio Caro Baroja. 1. arg. Bartzelona : Península, 1968.
  • Interpretaciones de la guerra de Numancia : discurso leído el día 24 de febrero de 1968 por el excelentísimo señor D. Julio Caro Baroja, numerario de la Real Academia de la Historia. Madril : Instituto de España, 1968.
  • Ritos y mitos equívocos / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1974.
  • Teatro popular y magia / Julio Caro Baroja. Madril : Revista de Occidente, 1974.
  • Las formas complejas de la vida religiosa : (religión, sociedad y carácter en la España de los siglos XVI y XVII) / Julio Caro Baroja. Madril : Akal, 1978. Zuzendutako argitalpen berria, Galaxia Gutenberg, Círculo de Lectores, 1995.
  • Una imagen del mundo perdida / Julio Caro Baroja. Santander : Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea, 1979.
  • La estación de amor : (fiestas populares de mayo a San Juan) / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1979.
  • Ensayos sobre la cultura popular española / Julio Caro Baroja. Madril : Dosbe, 1979.
  • Temas castizos / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1980.
  • Introducción a una historia contemporánea del anticlericalismo español / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1980.
  • Noticia histórica del XIX español : la colección de estampas de Pío Baroja presentada por Julio Caro Baroja : [exposición organizada por el Banco de Bilbao]. Bilbo : Banco de Bilbao, 1981.
  • Tecnología popular española / Julio Caro Baroja. Madril : Editora Nacional, 1983. Arg. zuzendua, Galaxia Gutenberg, Círculo de Lectores, 1996.
  • Del viejo folklore castellano : páginas sueltas / Julio Caro Baroja. Valladolid : Ambito, 1984.
  • El estío festivo : (fiestas populares del verano) / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1984.
  • España Antigua : conocimientos y fantasías / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1986.
  • Toledo / Julio Caro Baroja ; egilearen marrazkiak. Bartzelona : Destino, 1988.
  • Las falsificaciones de la historia (en relación con la de España) / Julio Caro Baroja. Bartzelona : Seix Barral, 1991.
  • Los pueblos de la Península Ibérica : temas de etnografía española / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1991.
  • De etnología andaluza / Julio Caro Baroja; Antonio Carreira-ren argitalpen eta hitzaurrea. Malaga: Probintzia-Aldundia, Argitalpen Zerbitzua, 1993.
  • Miscelánea histórica y etnográfica / Julio Caro Baroja ; Antonio Carreira eta Carmen Ortiz-en bilduma eta hitzaurrea. Madril : Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Espainia eta Amerika-ko Antropologia Saila, 1995.
  • Análisis de la cultura : etnología, historia, folklore / Julio Caro Baroja. Madril : [s.n.], 1949.
  • Razas, pueblos y linajes / Julio Caro Baroja. Madril : Revista de Occidente, cop. 1957.
  • El carnaval : (análisis histórico-cultural) / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1965. 2. arg., berrargit., 1986
  • La ciudad y el campo / Julio Caro Baroja. Madril [etab.] : Alfaguara, 1966.
  • Lo que sabemos del folklore / Julio Caro Baroja. Madril : Gregorio del Toro, 1967.
  • Ensayo sobre la literatura de cordel / Julio Caro Baroja. Madril : Revista de Occidente, 1969.
  • El mito del carácter nacional, meditaciones a contrapelo / Julio Caro Baroja. Madril : Seminarios y Ediciones, 1970.
  • De la superstición al ateísmo : meditaciones antropológicas / Julio Caro Baroja. 2. arg. Madril : Taurus, 1981.
  • La aurora del pensamiento antropológico : la antropología en los clásicos griegos y latinos / Julio Caro Baroja. Madril : Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 1983.
  • Paisajes y ciudades / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1984.
  • Los fundamentos del pensamiento antropológico moderno / Julio Caro Baroja. 2. arg. Madril : Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 1991.
  • Museos imaginados / Julio Caro Baroja. Grandas de Salime : Etnografia-Museoa, 1986.
  • Realidad y fantasía en el mundo criminal / Julio Caro Baroja. Madril : Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 1986.
  • De los arquetipos y leyendas / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1991
  • Comentarios sin fe / Julio Caro Baroja ; [hitzaurrea, A. Sánchez Harguindey]. Madril : Nuestra Cultura, 1979.
  • Escritos combativos / Julio Caro Baroja. Madril : Libertarias, 1985. 2. arg., Libertarias/Prodhufi, 1998.
  • Historia de la fisiognómica : el rostro y el carácter / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1988. 2. arg. titulada: La cara, espejo del alma : historia de la fisiognómica. Galaxia Gutenberg : Círculo de Lectores, 1993
  • Los hombres y sus pensamientos / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1989.
  • Palabra, sombra equívoca : ensayo / Julio Caro Baroja. Bartzelona : Tusquets, 1989.
  • Arte visoria y otras lucubraciones pictóricas / Julio Caro Baroja. Bartzelona : Tusquets, 1990.
  • Los moriscos del Reino de Granada : (ensayo de historia social) / Julio Caro Baroja. Madril : Instituto de Estudios Políticos, 1957.
  • Las brujas y su mundo / Julio Caro Baroja. Madril : Revista de Occidente, cop. 1961. 7. berrinprimatzea, Alianza, 1986. 12. berrinpr., Alianza, 1995. Ingelesera itzulp.: The world of the witches / Julio Caro Baroja; translated from the Spanish by Nigel Glendinning. London: Phoenix Press, 2001
  • Los judíos en la España moderna y contemporánea / Julio Caro Baroja. Madril : Arión, 1962.
  • La sociedad criptojudía en la corte de Felipe IV : discurso leído, el día 12 de mayo de 1963, en la recepción pública de Don Julio Caro Baroja y contestación por el Excmo. Sr. Don Ramón Carande y Thovar. Madril : Maestre Inprenta eta Argitaletxea, 1963.
  • Vidas mágicas e Inquisición / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1967.
  • Inquisición, brujería y criptojudaísmo / Julio Caro Baroja. Esplugues de Llobregat, Bartzelona : Ariel, 1970. 2. argit., Galaxia Gutenberg, Círculo de Lectores, 1996
  • Brujería vasca / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1975. 4. argit., 1985
  • Magia y brujería : (variación sobre el mismo tema) / Julio Caro Baroja. Donostia Txertoa, 1987.
  • Fragmentos italianos / Julio Caro Baroja. Madril : Istmo, 1992.
  • Jardín de flores raras / Julio Caro Baroja. Bartzelona : Seix Barral, 1993.
  • El Señor Inquisidor y otras vidas por oficio / Julio Caro Baroja. Madril : Alianza, 1968.
  • Semblanzas ideales : (con una del autor por Davydd Greenwood...) / Julio Caro Baroja. Madril : Taurus, 1972.
  • Los Baroja : (memorias familiares)/ Julio Caro Baroja. 2. arg. zuz. eta geh. Madril : Taurus, 1978. Berrinpr. 1986, Taurus 1981
  • Vidas poco paralelas (con perdón de Plutarco) / Julio Caro Baroja. Madril : Turner, 1981.
  • Del país : familia y maestros / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1986.
  • Biografías y vidas humanas / Julio Caro Baroja. Donostia : Txertoa, 1986.