Eskultoreak

Burusko Juandeabaurre, Joseba

1970eko urtarrilaren 21ean Orbaran jaiotako eskultore nafarra. Arazurin bizi da (Nafarroa).

1982-1987 bitartean ebanisteriako ikasketak egin zituen. 1996-1999 bitartean marrazketa eta pintura ikasi zituen Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolan.

1993. eta 1995. urteetan "Iruñea, Artista Gazteak" lehiaketarako hautatu zuten.

Erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du, nagusiki Nafarroan.

Bakarkako erakusketei dagokienez hauek adieraz ditzakegu: Aezkoako Ibar Batzarrak babestutako erakusketa, Nafarroan (1995); 1996. urtean Hondarribiko Paradorean, Gipuzkoan, jarri zituen lanak ikusgai (1996). Iruñeko Zitadelako Armen Aretoan Orekak Proiektua izenarekin 28 eskultura ipini zituen ikusgai 2004ko ekainaren 30era arte. Buruskok azaltzen duenez, bere lanetan pigmentuak, burdina, lurra eta erretxina nahasten dira, eta "egungo eta epe ertaineko gizaki binomioari eta antolaketaren berehalako premiari buruzko" gogoetaren ondorio dira "bien arteko harreman orekatua ahalbidetuz". Halaber, arteak eta gizarte-eraldaketarako bitarteko gisa inplikatutako artistak duten zereginari buruzko ondorio ere badira. 2006an bakarkako beste erakusketa bat egin zuen Zizurreko Kultur aretoan "Serie Hutsarte" izenekoa, eta 2007an Toledoko Dali Galerian paratu zuen erakusketa.

Informazio gehiago Joseba Buruskoren web-orrian.