Zinekoak

Burgosko epaiketa

Imanol Uribek 1979an egindako film luzea da. Dokumentala egiteko asmo argiaz eta epaituei egindako elkarrizketez osatu ziren, 1970ean Burgosko Kapitaintza 16 ETAkideri egindako epaiketa garatu zeneko funtsa eta inguruabarrak.

Epaituez gain, Juan María Bandrés eta Miguel Castells abokatuek hartu zuten parte, eta epaitegiko 16 gerturatuen arteko abokatu emakume bakarrak, Gurutze Galparsorok. Jose Antonio Etxebarrietari aipamen berezia egin zitzaion bertan, zintan ezin izan baitzen agertu, 1979an hilda zegoelako. Adierazitakoa kontuan hartuta, argi dago zintako arazo nagusia erritmo arineko muntaia koherente eta arina lortzea izan zela, horrexetarako 13 elkarrizketa-ordu baino gehiago filmatu baitziren. Horri denari, epaiketan zehar grabaturiko dokumentu materiala gaineratu zitzaion, eta gainera Gerra Kontseiluko ahotsezko grabazioa. Azkenean, 2 ordu eta laurdeneko kontaketa irten zen, gutxi gorabehera. Zuzendariari Jose Angel Rebolledo zuzendaritza laguntzaileak lagundu zion. Fotografia Javier Aguirresaroberena zen, Vicente Cardak lagunduta. Muntaketa teknikoa Julio Peñak egin zuen, Susana Ocaña eta Antonio Pérezen laguntzarekin. Soinu grabazioak Jose Luis Zabalaren esku egon ziren. Hibai Recondok musika komentarioa idatzi zuen, eta Joaquin Maria Melarak, moldaketak eta instrumentazioa. Artze Anaiek txalaparta jo zuten. Garai hartako egoera zela eta, estreinaldiak oztopoak izan zituen, eta UCDko gobernuak lehenengo emanaldiari eragozpen guztiak jarri zizkion Donostiako Zinemaldian egindako aurkezpen ofizialean. Baina 1983an Pilar Miro agertzearekin batera, babespen ofiziala lortu zuen filmak eta "kalitate berezi"ko saria eman zioten. Agian horregatik denagatik izan zen euskal zinemagintza modernoan dirua eragin zuen lehen filma.

  • Press Book, Cobra Films Ekoizlearena/Irrintzi Zinema
  • J. M. Unsáin: El Cine y los Vascos (173)
  • S. Zunzunegui: El Cine en el País Vasco (252/ 6)
  • A. Lz. Echevarrieta: Cine Vasco: de Ayer a Hoy (169; 222 eta 316).
  • Angulo, Jesús (et beste batzuk.): Entre el documental y la ficción. El cine de Imanol Uribe, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1994, 181 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Cine Vasco: de ayer a hoy -época sonora-, Bilbao, Mensajero, 1984, 331 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 orr.