Arkitektoak

Brana, Jean Ferdinand

Euskal Herriko arkitektoa, 1895ean jaio zen Miarritzen (Lapurdi). Baionan hil zen 1983ko maiatzaren 4an.

Bere ibilbide profesionala Iparraldean garatu zuen. Oso gazte zela ekin zion lanari Baionako (Lapurdi) Gomez anai-arreben estudioan. 20ko hamarkadan, hainbat etxalde burutu zituen, esaterako, Bellefontaine bere etxaldea (1928). Horrez gain, Getariko (Lapurdi) udaletxea eta Itsassouan hotela (gaur egun, bertan apartamentuak daude) gauzatu zituen.

William Marcel-ekin batera Miarritzeko portu zaharraren eraberritze lanak bideratu zituen 1953an. Hiri horretan ere Lesgourges estudioarekin lan egin zuen.