Literatoak

Bordaçarre, Pierre

Etxahun-Iruri.

1907ko maiatzaren 28an Irurin (Zuberoa) jaiotako euskal idazlea.

Poeta herrikoi eta kultura handikoa izan zen eta bertsolaritzaren generoa landu zuen batez ere,hala, abesti ugari konposatu zituen, bakoitzaren melodiarekin batera, horien artean Agur Zuberoa ezaguna nabarmentzen da, Zuberoako benetako ereserkia.

Euskaltzain urgazlea izan zen. Euskal Herriko historiaren eta literaturaren iturritik aukeratu zituen gai gehienak, klasizismoaren barnean mantendu zelarik; dena den, gaiaren aldetik zenbait berrikuntza sartu eta gero eta jende gehiago erakarri zuen.

Hamar pastoral ere utzi zizkigun: Etxahun koblakaria (Barkoxe, 1953), 1967an Parisen antzeztu zena; Matalas (Eskiula,1955), 1966an Parisen antzeztu zena; Bereterretxe (Maule-Lextarre,1958); Sancho Azkarra (Gotaine, 1963); Le comte de Treville (Iruri, 1966); Txikito Kanbo (Maule-Lextarre,1967), urte berean Donostian antzeztu zena; Pette Beretter (1973) Gotaine-Iribarnen; Iparragirre 1978an Urdiñarben; Ximena (1979) emakumeek soilik antzezten duten pastorala; eta Iparragirre (1980), azken honen antzezpena ez zuen ikusi, izan ere, Etxahun-Iruri 1979ko urriaren 2an hil zen.

Bere lurraldean denbora luzez oroitu zuten Etxahun, hala, 2001ean Roger Idiartek "Etxahun Iruri" pastorala idatzi zuen haren omenez.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Pierre Bordazarre, Etxaun-Iruriri buruz.