1898an jaiotako atleta gipuzkoarra. Probintziako lehen bi kros txapelketak irabazi zituen (1916 eta 1918an). 1917an ez zen proba hori jokatu eta bere ordez euskal errekorra hautsi zuen, 5000 metrokoa, 16.29.0 metro eginez. 1918an Espainiako Kros Txapelketan 3. geratu zen, Federazioka Gipuzkoako lehen garaipenean kolaboratuz.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)