Sendagileak

Blanco Garmendia, Agustín

1885ean Irurozkin jaiotako medikua. Zangozan zendu zen 1961ean.

Hasiera batean Urraulgoitin jardun zuen eta gerora, Zangozan. Horrez gain, Nafarroako politikagintzan ere gizon ezaguna zen. 1923ko hauteskundeetan ez zuen Alianza Foral alderdiko foru-diputatu izaterik lortu. 1931n Zangozako alkate izateko hautatu zuten EAJ alderditik, bera izan baitzen boto gehien jaso zituen hautagaia.

Hala, kargu horren jabe izanik, 1931n Euskadiko eta Nafarroako Estatutuen aldeko udal-kanpainetan Alkateen Mugimenduko buruzagi izan zen, Foru Aldundiko errepublikako kudeaketa-batzordeen ekintzen aurka azaldu gabe (nazionalismoaren beste gizon prestu batzuek egin zuten moduan). Hainbeste non, Jose Antonio Aguirre eta beste buruzagi nazionalista batzuei aurka eginez, 1931ko uztaileko Lizarrako Asanblada atzeratzeko prest azaldu baitzen.

  • GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI. Diccionario biográfico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931), Gobierno de Navarra, Pamplona, 1996.
  • ESTORNÉS ZUBIZARRETA, Idoia: La construcción de una nacionalidad vasca. El autonomismo de Eusko Ikaskuntza (1918-1931), San Sebastián, 1990.