Aktoreak

Blanco Garcia, Tomas

Antzerkia, zinea eta telebistako aktorea. Bilbon jaioa 1910eko azaroaren 10ean. Madrilen hil zen 1990ean.

18 urterekin Atzerriko Legioan erroldatu zen eta ondorioz Marokon hiru urtez bizi izan zen. Bere aktore ibilbidea antzerkian hasten da eta horrek Carmen Echebarriaren Konpainiarekin espainiar lurralde guztietatik zehar ibiltzeko aukera ematen dio.

Madrilen izan zen bere aurkezpena, Manuel Collado eta Josefina Diezen Konpainiarekin egina. Arrakasta horrek Maria Fernanda Ladrón de Guevara, Társila Criado eta Lola Membrivesekin beste handiago batzuetarako bideak zabaltzen dizkio, Ameriketatik "tournée" bi eginaz. Bitartean, 1942an Jose Buchs-ek egindako Un caballero famoso filmean paper bat lortzen du. Baina bere zinearekiko harremanak 1947ra arte oso aldizkakoak dira, urte horretan Saenz de Herediaren agindupean Mariona Rebullen zereginen banaketan agertzen den unera arte.

Hortik aurrera bere ibilbidea harrigarri bihurtzen da espainiar zineko ospetsuenen agindupean etengabeko sariak eta arrakasta asko lortuz batera genero guztiak jorratuz zinean inoiz izan den espainiar zinemako karakteristikorik hoberenetariko bat izatera iritsi arte. Nahiz eta zuzendariak pertsonaia gaiztoen zereginak, batez ere, eman dizkioten arren, bere aukerak ugariak dira, eskura dituen baliabide agortezin guztiekin, pertsona mota guztiak, bere konplexutasun guztian, pantailan emateko gai baita. Apartado de Correos 1001 (1950), La Laguna Negra (1952), Faustina (1957), La Violetera (1957), El Señor de la Salle (1964), El último Día de la Guerra (1969) edo La Residencian (1970) izandako bere interpretazioak horrela nabarmen adierazten dute. TVEren hastapenetik bertan lankide da eta horrek bere entzutea biribildu besterik ez du egin.

LL
CIS