Literatoak

Bizkarrondo Ureña, Indalezio

Vilinch, Bilinch, Bilintx.

Euskal idazlea eta bertsolaria. Donostian jaio zen 1831ko apirilaren 30ean. 1876ko uztailaren 22an hil zen.

Guillermo Joaquin Indalecio zen bere izen osoa. Jose Bizcarrondo jauna eta Joaquina Ureña andrea zituen guraso. Ureña deitura Huelvakoa zen jatorriz (Andaluzia), bere amaren aldeko aitonarengandik hartu zuen.

Artean haurra zela eroriko txarra izan eta aurpegia guztiz desitxuraturik geratu zitzaion. Hori dela eta, "Moko" edo "Indalecio Moko" goitizena ezarri zioten. Beranduago zezen batek harrapatu eta adarrekin hankak zeharkatu zizkion. Arotza izateaz gain, Antzoki Zaharreko atezain ezaguna izan zen Indalecio. Bere establezimendu txikitik aurreztuta zituen 8.000 erreal lapurtu zizkioten.

Azkoitiko Nicolasa Erquicia Macazaga andrearekin ezkondu zen. Bizcarrondok 1857-1858 urte inguruan idatzi zituen maitasunezko lehen bertsoak. Bigarren karlistadan Donostiako liberal boluntarioen batailoiko konpainian sartu zen boluntario modura.

Poeta modura satira umoretsuaren -Michelenaren arabera- eta sentimendu delikatu eta bizien maisua izan zen. Bertso bikainak idatzi zituen -hala dio iruzkingileak-. Poetek oso barneko aitorpen orotatik ihes egiten dute lotsatuta, umilagarria eta penagarria dela irizten baitute, Bizcarrondok, ordea, literatura molde hori darabil. Poesia politikoari dagokionez, herriaren saminaz zipriztindutako konposizioek duten garra dutela esan daiteke.

1876an karlistek botatako granada bat bere gelara sartu eta bi hankak suntsitu zizkion. Sei hilabetez sekulako sufrikarioa bizi ondoren uztailaren 22an hil zen, euskal foruak baliogabetu zituzten egun berean.

1884ko otsailaren 6an, Victoriano Iraola zinegotziak mozio bat aurkeztu zuen Donostiako Udalean, Principal Antzokiaren iparraldetik kale Nagusia eta Lasala plazatxoa batzen dituen kaleari Bilinch izena jartzea eskatzeko.

Bilinchen konposizioak 1911n argitaratu ziren Euskal-Esnalea elkartearen eskutik. Hauek dira bere poesia batzuen izenbururak:

  1. Galop infernal
  2. Ziririkuak
  3. Kontzezirentzat
  4. Zaldi baten bizitza (Zaldi zuriyarena)
  5. Pozez ta bildurrak
  6. Juramentuba
  7. Loriak
  8. Maita nazazu arren!
  9. Beti zutzaz pentsatzen
  10. Ja-jai!
  11. Zenbait damaren esker txarra
  12. Dama ta galaia
  13. Juana Bixenta Olabe
  14. Somaketa
  15. Izar argi bi falta dirala...
  16. Potajiarena
  17. Izazu nitzaz kupira
  18. Gaztetan jarriyak dama bati
  19. Biyotz erituba
  20. Neskatxa bati mutill batek jarriak
  21. Domingo Kanpaña
  22. Aspaldiyan...
  23. Bertsolarien gudua
  24. Orentzaro
  25. Kanpuan da
  26. Pobriaren suertia
  27. Sartzia soldadu
  28. Zortziko
  29. Pagatzalle on bat
  30. Begirozute, pikadoriak
  31. Arotz bati ziyoten...
  32. Konfesoriagana
  33. Apirillaren lagun elkarra...
  34. Zaldun gazte
  35. Dolores'i
  36. Azkenengo bertsoa

Neskatxa bati mutill batek jarriak

1
Goguan izango det
bai gaurko eguna,
berriro biyok alkar
ikusi deguna;
auxen da ditxa eta
auxen da fortuna,
zergatikan zu zeran,
maitetxo kutuna,
nere asnasia ta
nere osasuna.

2
Egiyazko amoriyoz
nai dizutalako,
zugatik pasatzen det
naibagia franko;
oraintilde; au poza bistan
zaukazkitalako!
Aspaldiyan ikusi
ez zintilde;dutalako,
ura bildurra nekan
mintilde; zenubelako!

3
Nere biyotzak o zer
poza duben artu!
Onen golpiak ezintilde;
ditut aguantatu;
bere lekutik dabill
nayian faltatu,
kanpora irten ez dedintilde;
biar det kalkatu,
gaxuak zuregana,
nai luke saltatu!

4
Au nere zoramena
zutzat gustatuta,
bildur naiz gera nadintilde;
burutik galduta;
ainbesterantilde;o nago
enamoratuta,
nai badezu, ontilde;etan
belaunikatuta,
adoratuko zaitut,
agindu zazu-ta.

5
Zer ote da graziyan
norbait erortzia!
Zu zerala meriyo
ai au erotzia!
Frankotan gertatu zait
gogora etortzia
kanpan-torrian gora
korrika iyotzia
ta zure alabantzan
kanpanak jotzia.

6
Nik ezintilde; xinistu det
zuk esan dezula
nere amoriyua
dudan dakazula;
arren, orlakorikan
pentsa ez zazula,
eta nai det seguru
jakintilde; dezazula
beti bezela zure
mende nakazula.

7
Fintilde; nabillen edo ez
ez zaudezen dudan,
ara zer juramentu
egingo dizuran
aintilde; amoriyo aundiz
nola zu zaituran,
maitatzen baldintilde; badet
besterik sekulan,
ez dezatala izan
parterik zeruban.

8
Zure graziyetara
oso zoratuba,
biyotza sentitzen det
enamoratuba;
ni bizi naizen arte,
baratz loratuba,
dizdizara klarozko
izar doratuba,
ez zaizu faltatuko
nork adoratuba!

9
Ala dirurizu ta
zaukazkit loretzat,
baratzakuak bantilde;o
oraindik obetzat.
Norentzako zera zu,
loria, norentzat?
Ez zenuke izan biar
beste norentzat,
baizikan biyotzetik
nai dizun onentzat!

10
Lengo egun batian,
mdash;ai, San Antoniyo!mdash;
doi-doi egintilde; zeniran
kalian ariyo;
badakit, sobra dakit
zer dala meriyo
errezibitzen nazun
orlako seriyo
zuk asko merezi ta
nik gutxi baliyo!

11
Aguro ezkontzeko
dakat animua,
bakarrik aspertu naiz,
biat arrimua;
obran zurekintilde; jarri
nai nuke asmua,
bara, zumo gozodun
marrubi umua,
zu nere mintilde;arentzat
zera balsamua.

12
Aditzera detanez,
dama begi alai,
zure ondoren dabill
makintilde;a bat galai;
bantilde;an aietakorik
ez omen dezu nai;
bara ni nai banazu
izan zuk senargai,
konformatzen al zeran
esan ez edo bai.

13
Bantilde;an ikusten zaitut
erantzun nai ezik,
baietzik esan gabe,
ain gutxi ezetzik;
orla gelditutzia
egin bage itzik,
ezin pentsa nezake
dala beste gauzik,
senartzako artu nai
ez nazula baizik.

14
Senartzat nai al nazun
egon naiz galdez ta,
ez nazu baietz esan,
ezetz ere ez-ta;
ori zuk ez dirazu
nai esan itzez ta,
beste modu batera
baliya zaitez ta,
igual da ematia
kartaz errespuesta.

15
Baldintilde; ez banaitzazu
sartutzen gogora,
ez det asko pasako
erriyan denbora
paraje abetatik
juango naiz intilde;ora,
egun gutxiren barrun
betiko kanpora,
Buenos Aires'a edo
Montevideo'ra.

16
Au nik diyot:
Ez dakit zer esaten
ziyon errespuestan,
bantilde;a nola mutilla
Donostiya'n ez dan,
falta zan egunetik
pasa diranetan,
onezkero sartu da,
nere kontubetan,
Montevideo'n edo
Buenos Aires'etan.


Iturria: armiarma.com

  • Bernardo Estornés Lasa: Literatura. I. in "Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco", 644-651. or.
  • Michelena, L.: Historia de la Literatura Vasca, 132-133. or.
  • Zabala, A.: Bilintx. Indalecio Bizkarrondo Ureña, "Auspoa", 12. zenbakia (poetaren lan guztiak jasotzen dira).
  • Echegaray, Carmelo: Indalecio Bizcarrondo (Bilinch), "Euskal Erria", 1906, I.
  • Onaindia, S.: Gure bertsolariak, Bilbo, 1947, 229-231. or.
  • Manterola, J.: Cancionero Vasco, I, 2.8 seriea, 1878.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Indalezio Bizkarrondori buruz.