Dantza

Billantziko

Baztango mutil-dantza.

Baztango mutil-dantza. Tradizio baztandarraren gaur egungo unean, Billantziko dantzatzen ohi den bigarren mutildantzaren izena da. Hau, Hiru puntukoaren ondoren eta etenik gabe dantzatzen da. Hala ere, ez da beti horrela derrigorrez izan. Bere 1932ko eskuizkribuan Bernardo Zalduak azaltzen digu:

"Segidan(Aunitz urtez egin ondoren) (eta etenik gabe) dantza hasten da. Ohitura orokorra da "Billantzikorekin" egitea edo, bederen, bere faseetako batzuekin." (Jordá, 1973)

Zalduaren eskuizkribuan Billantziko horrek ez du izenik eta bere arrazoiak ematen dizkigu:

"Egun, (mutil) dantza honen segidan, etenik gabe eta "beltza=170" erritmoan, beste bat dantzatzen da eta honela hasten dena (...). Aintzinean ez zen dantzatzen "txalo" dantza hau "BILLANTZIKOren" segidan, baizik eta etenik gabe ondoko 2 "mutildantzak" dantzatzen ziren eta deskribatzen diren hurrenkeran". (Jordá, 1973)

1945 eta 1955 urteen artean Aita Donostiak jasotako materialaren barnean, mutildantzen jatorri ezezaguneko ohar deskriptibo batzuk aurkitu ziren. Ohar horietan esaten digu: "... Dantzaldia "Irupuntukoak" hasten du, aintzinean "Villancico" (Donostia, 1994; 1971)

Argitalpen berberean, 1913. urtearen inguruan mutildantzei buruzko bilduma batean "Irupuntukua (Villancio antiguamente" izeneko bat agertzen zaigu ere bai (Idem; 1954).

  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hiru Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.