Dantza

Biligarroarena zaharra

Baztango mutil-dantza.

Biligarroarena zaharrak (Biligarroarena, Biliarrua edo Biligarroaine zaharra izenekin ere ezagutua) beste mutil-dantza batzuen eskema koreografikoa mantentzen du: Xoriarena, Zozuarena eta Biligarroarena. Maurizio Elizaldek ez du bere 1943ko bilduman sartzen, baina melodia agertzen da Zozuarenaren itzulian.

Hala ere, Mauriziok berak erabili izan du (Baztango gainontzeko txistulariek bezala) Biligarroarenaren itzulia (jeisteko puntuak) egiteko. Eta hori da bere erabilpen nagusia egun ere, nahiz eta txistulari batzuk bi mutildantzak bereizten hasi diren.

Azkuek Xoxoaina izenburupean jasotzen du Antonio Elizaldek irakatsitako melodia bat, zeina Biligarroarena zaharrari dagokion (CPVko 317. melodia).

Koreografia mailan ez dago abantzu ezberdintasunik Xoriarena eta Zozuarenarekin. Ezberdintasuna urrats baten desagerpenak ematen dio (gibela pasa bat, hain zuzen)

  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hirur Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Ddantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011