Kontzeptua

Bertsolaritza

Baina, ohiz kanpoko gertaera hauek alde batera utzita, bertsolaritzaren fenomenoan deigarrien gertatzen den gauzetariko bat, dudarik gabe, Euskal Herriak bere bertsolariak entzuteko duen zaletasun handia da. Handizkatu gabe esan dezakegu hiribilduko plazan bertsolarien txapelketa ona iragartzearekin batera baserriak husten direla. Norgehiagokak egoten zirenean ez zen arraroa jendea inguruko herrietatik eta baita urrutiko herrietatik ere joatea.

Ehunka pertsona joan ziren lanegun batean Pasaiako portura -aurreko mendearen bukaerako urtarrilaren 26 batean- Pello Mari Otaño agurtzera, egun horretan Euskal Herrian azkenengo bertsoak abestuko zituela entzun bezain pronto, izan ere, bertsolariak herrialdea bigarrenez utzi nahi zuen, baina oraingoan betirako, Argentinako Panpara joateko. Bertaratutako guztiak bertsolariak edo noizbait inprobisazioaren arte zailean saiakerak egin zituzten zaleak ziren. Billabonako Enparantzan lau milatik bost milara pertsona bildu ziren, 1802. urtean, bi ordu baino gehiago iraun zuen Xabalotegi hernaniarraren eta Zabala amezketarraren arteko norgehiagoka ikusteko.... Otsaila zen, negu gorria, eta 1802ko grazia urtea, trenbiderik gabe eta Gipuzkoan Irun-Madril errepide nagusia baino gehiagorik ia ez zegoen. Halaber, 1935. urtean 2.000tik 3.000ra ikusle Donostiako Kursaalaren beheko partea materialki indarrez hartzen ikusi genituen, Herrialde osotik etorritako hogei bertsolarien arteko txapelketa ikusi nahi zutelako. Bertan gure herrixketako baserritarrei askotan entzun dieguna ikusi ahal izan genuen: "Bertsolarien arteko norgehiagoka bat ikusten, jaten baino alaiago egongo zirela". Txapelketa goizeko hamaiketan puntuan hasi zen eta ordu bietan publikoak interes berberarekin jarraitzen zuen lehiaketa osatzen zuten lau ariketetako azkena, gauzak horrela bazkaltzeaz gogoratu zirenean eta ostatuetara joan zirenean bazkalordua erabat pasatuta zegoen. Hogei lehiakide izan ziren Donostiako Kursaalen. Bakoitzak hamar ahapaldi abestu zituen lau ariketa ezberdinetan. Guztira berrehun ahapaldi abestu zituzten eta ahapaldi bakoitzeko hamar bertso batez beste. Guztira, bi mila bertso eta mila kontsonante baino gehiago.

Datu guzti hauek bertsolariak oso entzutetsuak zirela erakusten dute, eta hau are gehiago baieztatzen da Herrialdean inprobisatzaileen izenek izan zuten ospea kontuan izanez gero. Xenpelar 1867. urtean hil zen, gazte oraindik, 34 urte zituela. Baina hala ere, gaur egun, hil zenetik ehun urte baino gehiago igaro ostean, bere izena oso ezaguna da Gipuzkoa osoan, Nafarroako mendian eta baita Bizkaiko leku gehienetan ere. Zalantzarik gabe, idazlerik entzutetsuena, jeneralik ausartena eta politikaririk trebeena baino askoz ere ospetsuagoa da; eta hainbat lekutan kirolaririk famatuena baino ospetsuagoa. Gogora dezagun oso famatua den hurrengo esaldia, Bertso berriak Xenpelarrek jarriak, hura esaera zahar bihurtu dela esan dezakegu.

Gainerakoan, bertsolaria herrietako festa gehienetan publikoaren aurrean jarduten du, festetako beste ekitaldi bat izanik. Normala denez festetan parte hartzeko eskualdeko bertsolari ospetsuenak aukeratzen dituzte. Hala ere, hauek eta maila gutxiko beste batzuk ez dira inoiz falta tabernetan edo baserrietako sagardotegietan igande zein jaiegunen arratsaldetan edo azoketan.

Herrialdeko eskualdeei dagokienez, bertsolariak edonon daudela esan dezakegu, euskaraz hitz egiten den edozein lekutan, Bizkaian, Gipuzkoan zein Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Orain arte egin ditugun hainbat zerrendatan, Herrialdeko eskualde euskaldun guztietako bertsolariak aipatu ditugula ikus daiteke.

MLE