Pintoreak

Berdusan Osorio, Vicente

Aragoiko pintorea, 1632an Ejea de los Caballeros herrian jaioa eta 1697an zendua.

Tuteran eta Nafarroako Erriberako beste herri batzuetan bizitu eta garatu zuen bere lana.

Madrilgo eskolako dizipulua zen eta bere lehen garaikoak -tenebrista- dira Tuterako katedraleko Espiritu Santua, Cintruenigoko San Felipe Nerikoa, Funesko erretaula nagusia eta 1663ko Tuterako Gracia ospitaleko Birjina Haurra.Artistaren bigarren garaikoak dira: Tuterako San Jorge parrokiako San Paulo (1677) eta San Frantzisko Xabierkoa (1674), katedraleko Ama Birjinaren Bizitzako seriea (1671) eta Erriberriko Andre Mariaren elizako erretaula nagusiko 1681eko mihiseak. Berdusanen bizitza artistikoaren amaierakoa da Alesbesko parrokiako San Jose (1692).