Dantza

Berako makila-dantzak

Berako makila-dantzak, makilaz dantzaturiko bederatzi dantzak eta zagi-dantza batek osaturiko bilduma da, makilaz ere dantzatutako kalejira bat gehitu behar zaiolarik. Berako plazan gauzatzen da abuztuaren 3an, Done Eztebe bertako zaindariaren festan.

Txistularien eta gaitarien dianekin ematen zaio hasiera egunari eta, hamar eta erdiak inguruan, udal-korporazioa, Gure Txokoa taldeko makil-dantzari eta txistulariak lagun dituela, hiriaren bandera hartuta, Done Eztebe parrokia-elizara joaten da, bertan, Berako koruak kantaturik, meza nagusia aditzera. Mezaren ostean, dantzari eta txistulariek banderaren dantza, bordon dantza eta makila-dantzak dantzatu ohi dituzte. Plazari pare bat buelta egin ostean, makila-dantzariek bi ilara osatzen dituzte elkarren aurrez aurre.

Berako makila-dantza soila da oso eta lilura apartekoa, Lapurdiko lurraldeko dantzekin ahaideturik. Irudi lezake mutil nerabeen hastapen erritmikoa eta oroimena lantzeko pentsatua dela, nahiz gazte morroskoak onartzen dituen eta euskal folkloreak haurrentzako dantza gisa sailkatzen baditu ere. Bizkaitar, erriberako eta otsagabiar eraiketa oktostiloak aurrez aurre dituela. makila-dantza beratarrak hamabi makila-dantzari eskatzen ditu dantzatu ahal izateko. Berako plazan, hamabina mutilen multzo oso bi aritzen dira dantzari, bata haurrek osatuta eta bestea gazteek.

Ziklo bakoitzaren atal guztiak dei batez hasten dira, atea, txistulariak jotzen dituen hamar nota ligatuk osatutakoa. Dei horretan, dantzariek, oinarrizko jarrera dutela, hau da, zutunik, dantza-kideari aurrez aurre begiraturik eta makilak sorbalda gainean dutela, bira azkarra egiten dute zein bere ardatzaren inguruan. Dei edo sarrera honek abisurako eginkizun argia du Beran, atal bakoitzari behar besteko sinkronizazioaz ekin ahal izateko presta daitezen. Hiru segundu eskasetan, dantzariak hurrengo atala gogoratu eta begietara ekarri behar du buruz, bai eta kolpe zehatzaz, batera eman beharrekoaz, abiatu ere, dei neutrala hori beste prestaketarik ez dela.



Lehenengo bederatzi dantzek aldaera ezberdinetan agertzen dituzte makila-jotzeetan, funtsean aurrez aurreko bikoteka egiten direnak, zeren eta, binakako formazioa hausten duen atalen bat salbu, gehienek norberari eta dantza-kideari emaniko kolpeak besterik ez baitute agertzen. Nahiz eta atal batzuek letra duten, ez ohi dira kantatzen baina lagungarri zaie dantzariei entseguetan. Horietako hirugarrena, hain zuzen, lapurtar makila-dantza ere bada eta bat dator herri-kanta batekin. Kanta honen bertsio bat bada Baztanen eta hala dio:

Hiru xito izan eta lau galdu
gure xitoaren ama nor jan du?
purra purra egin nion atetik
ta kukurruku egin zatan eltzetik
gure txitoaren ama olloa
axeriak kendu dio lepoa.

Y en otra versión:

Iru txitu izan eta lau galdu!
Nere txituaren ama zeñek jan du?
Axeriyak jan diyo lepua
eta erretore jauna tronkua.

Eta laugarren atalari doitutako deskribapen-koplatxoak honetara zioen: Nire herrian hiru ahaidetako familia dago / primeran konpontzen dena / Bidasoa alaia / errepidea eta trena. Atal-sorta ixten duen zahagi-dantzak beste hiru osakide eskatzen ditu, abarkak, txapela eta brusa beltza jantzirik, bizkarraldean bana zahagi puztu daramatenak, eta zahagiaren gainean azken kolpe sendoa jaso eta eramailea barregarriro lurrera eroriko direnak. Dantza honen aldaerak, agian gainontzekoak baino lehenagokoa delarik, badira euskal folklorean, Gipuzkoako jorrai-dantza kasu. Zahagi-dantzarako makila bat besterik ez da behar eta, horregatik, makila-dantzariek makiletako bat utzi behar dute. Bada honetarako makila luzeago bat erabiltzen zela dioenik, unean bertan laguntzaile batek emana, zahagiak bi zirelarik.

"Los de las pellejas se meten agachados entre las dos filas, y, al son de una melodía de aire monótono y primitivo, avanzan y reculan con los doce danzantes, que llevan el palo largo al hombro, y que cada vez que reculan, golpean las pellejas infladas, seis en cada pelleja, metiendo un ruido sordo, que causa el regocijo de la gente."

Pío Baroja.

Kolpeak oinarrizkoak dira oso eta ia aldaera edo aldaketak gabekoak. Funtsean, makila batekin, eskuin zein esker, kolpatzen da edo bi makilarekin batera. Kolpea alderantzizkoa edo kontrakoa ere izan daiteke. Badira zango azpiko kolpeak eta zein bere gaineko birak, bost kolpez emanak. Bada ere oso figura bitxia, beste folkloreetan ere gertatzen dena, non dantzariak kolpatzen baitu dantza-kideak zangoen arten horizontalki daukan makila. Mugimendu hauetako asko esku hutsez ere egin litezke, haur-jolasetan eta esku-dantzetan egin ohi diren moduan.

Makilak elkar kolpatzeko modu ezberdinen eskema (Antonio Goiaren arabera):

  1. Kolpe Arruntak
    1. Eskuineko Kolpe Arrunta
    2. Ezkerreko Kolpe Arrunta
    3. Makilak Elkar Hartuta Emandako Kolpe Arrunta
  2. Alderantzizko Kolpeak
  3. Kolpe Baxuak
    1. Eskuineko Zangoaren Azpitik
    2. Ezkerreko Zangoaren Azpitik
    3. Atzeko Kolpe Baxua
    4. Aurreko Kolpe Baxua
  4. Bost Kolpetako Bira

Bilduma hau, 1880.ean jada euskal festetan dantzatu zena, bizirik bada, hein handi batean, Beran jaio eta bere herria ezin gehiago maite zuen Antonio Goia txistulari, dantza-maisuari esker bizi da. Goiak XX mendeko 40ko hamarkadan bildu zituen mimo eta xehetasun handiaz hamar atal hauen deskribapen grafikoa, partiturak eta dantzarako jarraibideak. Egindako lan zehe eta zorrotzak saria jaso zuen 1947.eko musikal eta folklorerako lehiaketa nazionalean eta behin baino gehiagotan argitaratu da. Areago, dantzaren zabaltzeko historian inoiz gertatu bada, hainbat talde folklorikok dantzak ikasi eta interpretatzeko baliatu izan dute. Begien bistakoa da dantza honen mudantzen soiltasunak eta dantza-pausorik ia ez izateak bide eman ziotela era ezohiko honetan transmititzeko. Egile honi zor zaio, seguruenik, makila luzearen ordezkatzea eta hirugarren zahagi-eroalearen gehitzea.

Janzkera.- Dantzariak zuriz janzten dira, praka eta alkandora zuriez, gerriko eta txapel gorriez, zinta gorri txirikordatudun abarketez, lepoan zapi ikusgarria daramatelarik. Festa erritualetarako beste hainbat dantzetan legez, belaunetik behera, zetazko zintaz loturik, tonu desberdinetako kaskabiloak dituen ehun-zati edo zapa eramaten dute. Beratarren originaltasuna kaskabilo-besokoan datza, zangoan daramatenaren antzekoa, besaurrean jarri ohi dutena. Besoetan jarritako soinu-tresna hau, urruneko errituetan ohikoa dena, ez da honela Euskal Herrian. Sonailu-mota berezia da, zenbait kaskabilo ehun zein larru-tira batean josita duena, dantzariaren gorputzari lotu beharrekoa. Erabilera zenbait dantzatara mugatzen da eta dantzariei laguntzen die base erritmikoa eramaten. Belaunpean (Lesaka, Otsagabia...), besoetan (Bera) eramaten dira, bai eta buruan era, (zorongoan josita, Ebroko erribera). Beran, besoko hauen diseinua arau kromatiko batzuen arabera egin behar da, gorria azpildura hori, urdin edo berdeaz, urdina azpildura gorri edo horiaz edo, berdea azpildura gorri edo horiez osaturiko konbinaziorik besterik onartzen ez baita. Makilak Otsagabiak edo Cortesen baino handiagoak dira, erabilera bera ere lasaiagoa delarik. Metro erdi pasatxoko luzera dute eta hiru bat zentimetro lodiera. Soinuarengatik, akaziazkoak nahiago ohi dituzte, eskuratzen errazago diren pagokizkoak mespretxatu barik.

Hauek dira makil-dantzen zikloa osatzen duten dantzak:

  1. Lehenbiziko dantza
  2. Bigarren dantza
  3. Hirugarren dantza (Hiru txito)
  4. Laugarren dantza
  5. Bostgarren dantza
  6. Seigarren dantza (Mitzeltzene)
  7. Zazpigarren dantza
  8. Zortzigarren dantza
  9. Bederatzigarren dantza
  10. Zagi Dantza
  11. Kalejira (Pasacalles)