Arkitektoak

Baty, Pierre Charles Emile

Arkitektoa eta marrazkigilea. Baionan jaio zen 1896ko abenduaren 27an, eta hiri berean hil zen 1987an.

Marrazkilari gisa, arkitekto baionar hau ezaguna da, batez ere, Baionako etxeen, monumentuen, kaleen eta etorbideen marrazki eta sangina ugari egin zituelako.

  • 1950: Baiona, urria; zenbait eliza dekoratzeko maketak aurkeztu zituen "Arte Sakratuaren III. Erakusketarako".

Arkitekto gisa: Villa de M.L. Baionan; The Quarry, Biarnoko etxea (1933); Saint-Bernard eliza Bokalen (lehenengo harria 1937ko urriaren 24an, 1938ko apirilaren 24an inauguratua).

Marrazkilari gisa: Les Allées Paulmy en 1903, La Corderie Lannes (1903, luma-marrazkia), Les Ponts sur la Nive et les quais (1929, sangina), Maison Castro, façade démolie en 1946 (1931, luma-marrazkia), Les Allées Boufflers (1949, sangina), Le Grand Paradis avant sa réfection (1958, luma-marrazkia akuarelarekin), Les Remparts (1963, marrazkia), Album des Remparts (1964-68, 11 orrialde) Le Porche de l'église d'Espelette (1962, egileak Baionako Euskal Museoari emandako marrazkia) eta Cinq dessins à la plume, horietako lau 1929, 1935 eta 1964koak dira, eta egileak museo berari eman zizkion 1978an.

Baionako Udal Liburutegian gordetzen dira aipatutako lanetako asko.