Arkitektoak

Basterra Berastegui, Diego

Arkitekto bizkaitarra. Bilbon jaio zen 1883ko urriaren 20an. Eta Bilbon bertan hil zen 1959ko maiatzaren 5ean.

Madrilen ikasi zuen 1911ra arte. 1918am Bizkaiko Foru Aldundiko arkitektoa bilakatu zen eta bertan hainbat auzotan eskolak gauzatu zituen. Lan probatuak ere burutu zituen.

30eko hamarkadan joera arrazionalistaren alde jotzen zuen arkitektotzat hartzen zuten, besteak beste Deustuko Elejabeitia Etxea burutu zuelarik.

Bere anaia bezala, 1936-1939ko gerraren ondorioz errepresaliak jasan behar izan zuten eta kartzelan sartu zuten.