Kontzeptua

Balea-ehiza

Ugaztun erraldoi horrek leku garrantzitsua izan du gizarte ezberdinetako iruditerian historiaurretik. Antzina itsas munstrotzat hartu izan bazen ere, bere gorputza erruz aprobetxatu izan da (azala, gantza, haragia eta hezurrak). Balea-ehizan, Erdi Aroan, berehala nabarmendu ziren euskaldunak. Horrela, jarduera horrek lorratz handia utzi du gure herrialdeko kulturan.

Egiaz, hiru familiatan antolatzen diren hainbat espezie aurki ditzakegu zetazeo mota horrekin lotuta: balea grisak, euskal baleak eta balenopteroak. Baleen artean Balaena mysticetus, Eubalaena australis, Eubalaena glacialis, Eubalaena japonica, eta Eschrichtius gibbosus espezieak identifikatzen dira. Balenopteroen artean, berriz, Balaenoptera physalus, Balaenoptera borealis, Balaenoptera brydei, Balaenoptera musculus, Balaenoptera acutorostrata eta Megaptera boops espezieak identifikatzen dira.

Mutriku

Gipuzkoako bale arrantzaren erreferentziarik zahareña Mutriukuko 1200 urteko dokumentu bat da, non Alfontso VIII. Erregeak Santiagoko Ordenari oparitzen dion Mutrikuarren tributu gixa emandako balea.