Arkitektoak

Baeschlin, Alfredo

Arkitektoa, pintorea, olerkaria eta idazlea. Berez, Suitzan jaio zen, Schaffhausen hirian 1883ko apirilaren 28an eta hiri berean zendu zen 1964ko urtarrilaren 29an.

Basilean goi mailako ikasketak burutu zituen. Jarrian, Zurichen eta Alemanian arkitektura ikasi zuen. Oraindik nahiko gaztea zenean, Bernako Kantoiko Arte eta Ofizioko Eskolan irakasle izendatu zuten. Herrialde hartan hainbat aldizkaritan idatzi zuen. Suitza berezia bere horretan mantentzeko Ekimenaren fundatzaileetako bat izan zen, baita Arkitekto Suitzarren Elkarte Berriarena ere. Alemania, Holanda, Suedia, Frantzia eta Espainian hainbat ikerketa bidaia burutu zituen. Parisen, bertan bizi izan baitzen, zenbait etxalde gauzatu zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Bartzelonara alde egin zuen eta bertan Suitzako Eskola sortu zuen. Aldi berean, hainbat etxalde burutu zituen, beti ere inguruko ereduei so eginez. Euskal Herria bereziki gogoko zuen, batez ereBiarritz. Hantxe aritu zen euskara ikasten.

Bilbora etorri zen bizitzera eta han ekin zion La arquitectura del caserío vasco lanari (Bartzelona, 1930). Horretan baserriaren eredu arkitektonikoak aztertzen ditu. Tokian tokiko eskualdeko arkitekturaren aldeko agertu zen. Belaunaldi harekin euskal eredu berritzailea jorratu zuen eta 1920ean Ajuria Enea jauregia burutu zuen Gasteizen. Bilboko La Tarde aldizkarian idatzi zuen arkitektura herrikoiaren inguruko ikerketen gaineko artikuluak eskainiz. Euskal Herriaren inguruko bestelako idazlanak jorratu zituen 1927tik a952ra bitartean.