Zuzendariak

Azurza, Enrique

1967 Tolosan jaiotako musikari gipuzkoarra. Bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenetakoa. Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian (Javier Busto, José Antonio Sainz eta Miguel Amanteguirekin) eta Estokolmon, Anders Eby-rekin. Eric Ericson eta Carl Högset-ekin ere eginak ditu ikastaroak.

Gaur egun Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene) koruko kantua irakasten du.

1991 urtean Zuzendari Hoberenaren Saria jaso zuen Varna-ko (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketan.

Bi aldiz gonbidatu du Koru-Musikarako Nazioarteko Federazioak (IFCM) Koru-Musikaren Munduko Sinposiumean parte hartzera: Sydney 1996 eta Puerto Madryn 2011 edizioetan.

1985az geroztik Tolosako Hodeiertz abesbatza zuzentzen du, eta 2011tik Cantabriako Koru Lirikoa. Horretaz gain Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza eta musika garaikidean espezializatutako KEA ahots taldea zuzentzen ditu. 1993tik 2003ra Koruko Kantuaren Aragoiko Institutuko Korua zuzendu zuen.

Guzti horiekin errepertorio zabala eta anitza landu du, nazioko naiz nazioarteko lehengo sariak lortuz, eta zenbait grabazio ere egin du.

Koru-zuzendaritza irakatsi izan du hamaika aldiz (Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Aragoiko Abesbatzen Elkartetan) hainbat eta hainbat hitzaldi eta mintegi ere eskainiz.

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika-aholkulari da, eta Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketako zuzendari artistikoa.

Nazioko eta nazioarteko lehiaketatan epaimahaikide izan ohi da: Debrecen-en (Hungaria), Arezzo-n (Italia), Tours-en (Frantzia), Varna-n (Bulgaria), Markoberdorf-en (Alemania), Montreux-en (Suitza), Maasmechelen-en (Belgika), Maribor-en (Eslovenia), Busan-en (Hego aldekoK orea) eta Hong-Kongen (Txina).