Enpresariak

Aznar Zavala, José Luis

Bizkaitar ospetsua.

Eduardo Aznar y de la Sotaren semea, bere Ramon de la Sota y Llanorekin batera, 1889. urtean, Sestaon, Compañía Naviera Sota y Aznar enpresaren sortzailea.

Bere aitaren oinordekoa, 1928an berari zegokion enpresaren zatia Sotari saldu zion epekako ordainketa bidez. 1936-1939ko guda zibilean zehar, epaitegi britainiarrek Sotak Britainia Handian geldirik zituen ontziak Francoren Espainiari itzultzea erabaki zuenez, Naviera Aznar izenez Alejandro Zubizarretarekin batera enpresaz jabetu zen. Une horretatik Konpainiako ontzi guztiek Mendi izendapena galdu egin zuten gaztelerazko Monte baliokidea ezarri zitzaielarik.

1951. urtean hil zen eta bere oinordeko Eduardo Aznar Coste izan zen.

  • Ossa Echaburu, Rafael: Riqueza y poder de la Ría, Bilbao, 1969.
  • Moran, Gregorio: Los españoles que dejaron de serlo. Euskadi 1937-1981. Cómo y por qué Euskadi se ha convertido en la gran herida histórica de España, Planeta, Barcelona, 1982.