Kontzeptua

Aunitz urtez

Baztango mutil-dantzetarako sarrera. Berez ez da mutil-dantza bat, bildumetan izen horren azpian agertu arren. Aunitz urtez! dantzariek mutildantzetan hasi baino lehen esaten duten agurra eta mutildantzariak lerrora sartzeko jotzen den melodia da.

Garai batean danbolinausiak ziren dantzaldiari hasiera ematen ziotenak eta Bernardo Zalduak ematen digu dantzarako sartze hori nola egiten zenaren berri 1932. urtean:

"Mutildantzari agurrezko dantza honek ematen dio hasiera. Taldeari atabalariaren jotze etengabeak laguntzen dio. Jotzen den bitartean lau "danbolinausiak", bata bestearen atzetik plaza inguratzen dute (??) erlojuaren orratzen kontrako bidean. Eskuin eskuan txapela daramatela ikuslegoari agur egiten diote "aunitz urtez" esaten eta eskuin eskuarekin zirkuluak egiten ezkerretik eskuinera. 24 konpasetako lehendabiziko esaldia errepikatzen da plazari buelta bat eman arte; orduan azkeneko konpasak jotzen dituzte. Azkenaurrekoan 1. eta 3. Danbolinausiak 2. Eta 4.en aurrez aurre jartzen dira eta elkarri agurtzen diote txapela plateraren tankerara jarriz bi eskuekin horizontalki eutsita, eta burua sotilki makurtuz. Amaierako kalderoian berreskuratzen dute 1. eta 3. danbolinausiek hasierako jarrera eta lauek janzten dute txapela. Segidan (eta etenik gabe) hasten da dantza (Jordá, 1973).

Aita Donostiak ere ematen digu dantzaren hasieran deskripzio bat eta Zalduak egiten duenaren parekoa da ñabardura batekin. Donostiak egindako deskribapenean mutildantza borobil itxian egiten da:

"ikuslegoari agur egiten diote plazari buelta emanez eta borobila ixtean janzten dute txapela" (Donostia, 1994)


Partitura ikusi

MID entzun


  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hiru Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.