Arkitektoak

Astiazaran Galarza, Luis (1987ko bertsioa)

1898ko urriaren 10ean Madrilen jaiotako euskal jatorriko arkitektoa. Donostian hil zen 1969ko maiatzaren 11n.

Madrilgo Arkitektura Eskolan lizentziatu zen 1923ko irailaren 22an.

Hasiera batean Gipuzkoan egin zuen lan: Legazpin (Arbideren alargunaren etxea, 1934, beste batzuen artean) eta Bergaran. Hala eta guztiz ere, lorpenik handienak bolumen handiko arkitektura industrialaren eremuari daude lotuta; eremu moduan, Villabonako Constructora Española de Máquinas Herramientas Sociedad Anónima (SACEM) enpresa hartu behar da kontuan, 1939koa, modernotasun eta arrazionalismo handikoa. Argitasun eta eraginkortasun antzekoarekin, nabarmendu beharrekoa da Andoaingo Placencia de las Armas S.A. enpresa ere.

  • SANZ ESQUIDE, José Ángel et all: Arte y artistas vascos de los años 30, Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986.