Kontzeptua

Aste Santua

Aste Santuak, doktrina ikuspuntu bat eta espirituzko pedagogia bat abiapuntutzat hartuta, alderdi eta aztura profanoak barneratzen ditu. Alderdi eta aztura horien xedea pertsonen, etxeen, animalien eta uzten babesa lortzea da. Horretarako, elementu natural sakratuak (ura, sua, landareak, mineralak, etab.) baliatzen dira. Aldi berean, pentsamolde herrikoiak pertsona eta panpina satirikoak sortu ditu ihesbide gisa, norberak egindako bekatuengatik eta, are, Kristoren heriotzarengatik eranamuindutako errua askatzeko. Halaber, penitentzia hertsia egiteko garai horretan, "gehiegikeriak" barneratzen dira, esate baterako, eskeak, janaldi oparoak, superstizioak eta erlijioaz haratago doazen zentzugabekeriak.

Bizi-zikloaren egokitzapen hori Jesusen jaiotza, heriotza eta berpizkundearekin gauzatzen da kultura katolikoan. Antzeko bilakaera du inauteriaren existentzia laburrak. Kasu honetan, Jesukristo Eguzkiarekin lotzen da, baina kurioski bere urtez urteko berreroste-prozesuak egutegiko jaiegun aldakorrak adierazten dizkigu.