Udalak

Noain

Lugar del municipio de Noáin (Valle de Elorz) - Noain (Elortzibar), partido judicial de Aoiz, Navarra.

Se halla emplazado a los 2º 03' 19" y 42º 45' 25", al noroeste del término y de Zabalegui su capital, al pie de la Sierra de Tajonar.



Ver mapa más grande

1800: 126 personas habitan en 16 casas; 1960: 239 h.; 1970: 1.510 h.; 1981: 2.486.

AAA

Fabricación de maquinaria agrícola en Motorización Agrícola, S. A. desde 1958. Fábrica de harinas. Elaboración de piensos compuestos. Carpintería. Fábrica de madera y Muebles. Fabricación de muebles metálicos y de estufas de gas por Metálicas de Pamplona, S. A. (MEPANSA). Fabricación de terrazos. Construcción de cosecheros y aperos agrícolas. En marzo de 1989 la Comisión de Urbanismo y Medio Ambiente de Navarra aprobó el Plan General de Ordenación Urbana de Noain, revisión del Plan General de 25 de octubre de 1983. En él se estudia la ampliación de espacios verdes, sistemas de equipamiento dotacional y el polígono industrial de Talluntxe, previendo la ampliación del casco urbano hacia el oeste, en la zona del aeropuerto.

Aeropuerto de Noain-Pamplona. Situado en el extremo noroeste del término de Noain; aeropuerto nacional abierto permanentemente al tráfico civil en 1972, aeródromo militar desde 1936. Cuenta con pista de vuelo de 2.207 m. de longitud y de una anchura de 45 m., con orientación 34-16. En 1988 contó con un tráfico aéreo de 2.424 aeronaves, 126.096 pasajeros, despachándose mercancías por un volumen total de 116.822 kg.

AAA

Castellano. A finales del s. XVI (1587) figura en una lista de pueblos "bascongados" (Varios: Diccionario Geográfico-Histórico de la Lengua Vasca, Auñamendi, 1960, t. I, pp. l26-137). Dos siglos más tarde ( 1778) seguía siendo usual el euskera (Varios: op. cit., pp. 67-102). Sin embargo, en el mapa lingüístico de L. L. Bonaparte (1863) queda incluida en la zona de mínima intensidad del vascuence.

AAA

Batalla de Noain. En el mes de mayo de 1521 un ejército franco-navarro al mando de André de Foix, señor de Asparrós, penetra en Navarra y reconquista el reino para Enrique de Albret. Pero en vez de hacerse fuerte en Navarra prosigue hacia Castilla y sitia Logroño. Grandes contingentes de fuerzas castellanas se aprestan a ir en socorro de la capital riojana. El señor de Asparrós se ve obligado a huir y se refugia en la Sierra del Perdón. Las tropas castellanas, compuestas por cerca de 30.000 combatientes, se colocaron en la cuenca de Pamplona, cerrando así la retirada al ejército francés. El señor de Asparrós decidió salir de la Sierra del Perdón y presentó batalla en Noain el 30 de junio de 1521. Al comienzo dominaron los navarros barriendo con su artillería los prados en que se encontraban los castellanos, pero el Almirante de Castilla con la caballería dominó el combate y la infantería castellana, avanzando hacia la artillería del señor de Asparrós, decidió el combate. Los navarros hubieron de rendirse, tras sufrir más de 5.000 bajas y ser hecho prisionero Asparrós. Esta batalla decidió la posesión definitiva de Castilla y del reino de Navarra, pues los castellanos se apoderaron rápidamente de todas las plazas, sin apenas encontrar resistencia.

Francesada. El siete de noviembre del año 1812, los franceses intentaron realizar una expedición para aprovisionarse, saliendo de Pamplona en número de más de cuatro mil entre infantes y jinetes y llegando hasta Noain. Pero desde Noain hubieron de retroceder a Pamplona, perseguidos por los guerrilleros de los cuatro primeros batallones de la división de Espoz y Mina, entrando apresuradamente en la capital. La artillería de los muros y de la Ciudadela hizo fuego para detener el avance a la bayoneta de los navarros y proteger la retirada de los franceses.

Motín liberal. Según refiere Idoate, el 26 de agosto de 1837 estalló un motín en Pamplona, producido por los llamados Cuerpos Francos del ejército liberal, formados por dos batallones de tiradores y un escuadrón de flanqueadores. El motín habría de durar más de un mes y durante él fue asesinado el general conde de Sarsfield. El 7 de septiembre el virrey en funciones, Iriarte, hizo entrega de su mando al general Francisco Cabrera en Noain en presencia de la Diputación. La entrega del mando fue efectuada fuera de la capital a fin de evitar coacciones de cualquier clase.

Desamortización. En cumplimiento de la Ley de Desamortización del 1.º de mayo de 1855 se vendieron en esta localidad, en 1863, una heredad en el soto de Andoain, una pieza y seis fincas rústicas. [Ref. Rafael Gómez Chaparro "La Desamortización Civil en Navarra"].

Lugar del valle de Elorz, del 4.º partido de la merindad de Sangüesa, Reino de Navarra. Gobernado por un diputado nombrado por el valle y los regidores del pueblo elegidos entre sus vecinos.

AAA

Noainen ikus daiteke, beste edonon baino hobeto, Iruñea inguruko garai bateko herrixka txikiek jasandako hazkundea, batez ere industriaren garapenaren epealdian, urte gutxitan iritsitako milaka etorkinen helduerak haien itxura tradizionala erabat aldatu zuenean. Herri honetan eraikitako aireportua aipatutakoaren adibide ona da. Hala ere, kasu honetan, garai bateko gune zaharra nahiko ongi mantendu dela esan dezakegu, batez ere elizaren inguruko muinoan. Tenpluaren oinetan ezarrita, oraindik ikus daiteke parrokia-etxe zaharra, gaur egun mojen komunitate txiki baten egoitza delarik. Elizaren aurrean, berriz, 1990. urtean jarritako Noaingo Akueduktuaren mendeurrenaren monumentua dago. Burdinez eta harriz egina, industria-ondoko zibilizazioaren zaporea ezin hobeto jasoz, bertan ere sumatu dezakegu haranean hain ugari diren arku gotiko eta neoklasikoen bertakotasuna.

Parrokia zaharraren ondoan oinplano karratuko eta hiru solairuko etxetzar handi bat dago, lau isurialdeko teilatuarekin. Murruak luzituak daramatza, harlanduen kateekin ohiko tokietan, hau da izkinetan eta hutsarteetan. Behealdean hormoin bat dago, eta solairuak inpostekin bereizten dira. Aurrealdea estilo neoklasikokoa da, eta beheko solairuan erdi puntuko arku bat dago, hamaika dobela motzekin, haria kanabera erdiko moldura batekin apaindua dagoelarik. Alboetan, bi pilastra klasizista daude, eta goialdean frontoi hautsi baten erdian beste frontoi bat ikus daiteke, kurbatu beheratua kasu honetan. Leihoak zuzenak dira, eta harrizko karel molduratuak daramatzate solairu nagusian eta fatxadaren ardatzean.

Geroago oinplano errektangeluarra duen etxetzar handi bat dago, garai batean eskola bezala eta beranduago kultur etxe bezala erabili izan zena. Hiru solairu ditu, bi isurialdeko teilatu batekin, eta haren horma bat frontoi moduan erabili izan da urte askotan. Murruak harlankaitzez egina doaz, gaur egun luzitu gabe, eta leihoak zuzenak dira, goian erdi puntuko arkutxoez osatua dagoen arkuteria jarraitua dagoelarik. Ondoan Julián Gayarre nafar tenorearen izena daraman Noaingo Musika Eskola dago, baita kultur etxe berria ere. Eraikin berriak dira, taxu handikoak, orubeen forma irregularrari eta malkartsuari egokituak, non fatxaden aniztasuna ezaugarri nabarmenena den, eta materialak bezala harria, porlana, metala eta beira erabili izan diren.

San Joan kalean arku zorrotz batez irekitzen den etxe gotikoa dago, baina ez dago garai bateko Noaingo "Cabo de Armería" jauregiaren aztarnarik. Jakin badakigu XV. mendean Ochoa de Noain zaldunarena izan zela, eta haren hilobia eliza zaharrean dago oraindik, bere armarrian agertzen diren bi otsoekin, Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan jaso zen bezalaxe (L.A.R.N. 140 zk.).

Bereziki aipa dezkegu Noaingo akueduktua. Obra bikain hau 1790. urtean burutu zen Iruñeko ur-ekarreraren atal bat da, Elortzibarren sakonunea behar bezala zeharkatzeko diseinatua, Erreniegako eta Taxoareko mendizerren artean. Honela, Zubitzako iturburuko ura Iruñeko iturri publikoetara iritsi ahal zen, hiriburuan maiz zegoen eskasia, batez ere udan, ekiditeko, eta bide batez gangeria bezalako gaixotasunak ahal zen neurrian saihesteko. Ventura Rodríguez arkitekto ospetsuak diseinatu zuen, geroago Ángel Santos de Ochandátegui eta Alejo de Aranguren bertako arkitektoek gauzatuko zutelarik. 1780. urtean Ventura Rodríguez bera etorri zen Noainera, bere laguntzaileekin, eta hilabete batzuk iragan zituen bertan, planoak zehaztasun handiz eginez.

  • Baselizak

J.M. Aicua eta J. Asironek (1990) San Joan Bataiatzailearen baseliza aipatu egiten dute, nahiz eta aspaldi desagertu zen. 1636. urtean Iruñeko gotzainak bertako saindu titularraren irudia bertatik eramateko agindu zuen, eraikina oso egoera txarrean zegoelako, baina orduan bertako fededunek baseliza konpondu egin zuten. XVIII. mendeko erdialdean teilatua konpondu eta hormak luzitu egin ziren, baina gaur egun harri gutxi batzuk soilik daude bertan. Hilerrian ikus daiteke baseliza honetatik eramandako Gurutziltzatu barroko bat.

  • San Migelen eliza zaharra

Badirudi hasiera batetan eliza erromaniko bat eraiki zela, eta XIV. mendean burualdea aldatu zela, estilo gotikoko beste bat egiteko. XVI. mendean beste lan batzuk egin ziren. Gauzak honela, oinplanoak habearte bakarra du, hiru tarteunetan banaturik, gehi bost aldeko burualde poligonala. Sarrera Epistolaren aldeko murruan dago, bigarren tarteunean, eta portiko batez babestua dago. Bi kapera simetrikoak gehitu zituzten hirugarren tarteunean, transeptuaren papera betetzeko. Ebanjelioaren aldeko murruan eskailera bat dago, korura eta dorrera igotzearren, eta sakristia burualdearen hegoaldeko murruari atxikita dagoen oinplano pentagonal irregularreko gela txikia da.

Hormak harlanduez egina doaz, eta burututako azken zaharberrikuntzan barnealdeko luzitua kendu egin zuten. Bi arku beheratu handiek alboko kaperak irekitzen dituzte, eta nabearen oinetan koru jasoa dago, ahokadura-arkua beheratua ere delarik, kasu honetan gizakien eta aingeruen burutxoekin apaindua. Beharrezko argiztapena lortzearren, leiho gotiko batzuk daude. Honela, burualdearen ardatzean arku hiru gingildunak dituen leiho bikoitza dago, estu eta luzea, koadrifolio batekin gailurrean. Honen berdina den beste leiho bat burualdearen aurreko tarteunean ikus daiteke, Epistolaren aldeko murruan irekia, eta elizaren oinetan erdi puntuko leiho bat dago. Beirateak Iruñeko Cluny izeneko tailerrean egin ziren, 1990. urteko zaharberrikuntza lanetan.

Eliza gurutze-ganga bakun batez estali zen, nabearen hiru tarteunetan eta alboko kaperetan ikus daiteken moduan. Nerbioak piramide-itxurako mentsulatan elkartzen dira bultzadak perimetro-paretatan deskargatzeko, eta tarteuneak arku fajoi zorrotzekin bereizten dira. Burualdeak bost horma-ataleko ganga jaso zuen, sakristiak izar-itxurako gurutze ganga bat, eta korupeak gurutze ganga bakuna, giltzarria emakume baten eta aingeru baten buruekin apaindu zutelarik.

Kanpoaldean dorrea nabarmendu behar dugu lehenbizi. Mota honetako tenpluetan ohikoa denez, nabearen lehengo tarteunearen gainean eraiki zuten, eta fuste motz eta itsua du, goialdean kanpaietako bi hutsarteak daude, baita lau isurialdeko teilatu bat ere. Portikoak bi arku beheratu ditu, komuneko pilare batekin erdian. Barnean ate gotiko bat dago, arku zorrotz luze batekin, tinpanorik gabekoa eta lau arkiboltekin, apaindurarik gabekoak. Zutabeetako kapiteletan mahats-hostoak eta haritz-hostoak tartekatzen dira apaindura gisa.

Barnealdean erretaula neogotiko bat egon zen 1990ko zaharberritze lanak egin ziren arte. Irudigintza gehiena, hala ere, Ondorengotza Gudan eta Independentzia Gudan suntsitu eta desagertutako beste erretaula erromanista eta barrokoetatik berrerabiliak izan ziren, J.M. Aicuak eta J. Asironek parrokiko liburuetan irakurri izan ahal zutenaren arabera (1990). Korupean Erdi Aroko bataio-pontea dago, baina gainontzeko irudigintza eta zilargintza-lanak parrokia berrira eraman zituzten.

  • San Migelen Parrokia berria

T.M. Arrarás nafar arkitektoak diseinatu zuen 1983. urtean, sei aldeko oinplano poligonal irregularrarekin. Adreilu gorrixkaz osatutako paretak ditu, kanpotik eta barrutik, eta leiho handiak ditu, Domingo Iturgaizek eginiko beirate abstraktuekin.

Barnealdean Gurutziltzatu barroko bat nabarmendu dezakegu, lakar xamarra eta gainetiko pintatze trakets batekin. Gertu dago Arrosarioko Andre Maria, XVII. mendeko lehen erdialdeko irudi erromanista. Badirudi Martín Echeverría Iruñeko eskolako eskultoreak eginiko erretaula baten azken aztarnak direla, eta eliza zaharretik ekarri zituzten. Amaitzeko, Aralarko San Migel elizatik ekarritako San Migelen mukulu biribileko irudi bat ere aurki daiteke, parrokiko titularra gaur egun, eta XIX. mendeko frantziar tailer batean egina.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, III. tomoa, N.A.K.. 1982, 63 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C.: La escultura romanista en Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 1986, 155 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, IV* tomoa, Merindad de Sangüesa, Abaurrea Alta-Izalzu, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1989, 257-261 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K. 1983, 178 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K.. 1983, 277 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTINENA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 140 zbk.
  • A.A.B.B. El Valle de Elorz. Naturaleza, Historia y Arte. Iruñea, Elortzibarreko Udala, Nafarroako Gobernua, 1990, 159-181 orr.

JAS 2009

Celebra fiestas el 29 de setiembre, San Miguel.

AAA

Parroquia dedicada a San Miguel, arciprestazgo de Cuenca, obispado de Pamplona. Ermita de San Juan Bautista, desaparecida.

AAA