Enpresariak

Amasa, Juan de

(?-1658). [Errenteria].

Izen oso oneko ontzigilea, behar bada bere garaikorik hoberena; ez zuen Fadrique de Toledok Capitana Real eraikitzeko alferrik hautatu.

Ojeda kapitaina, Errenteriako udal artxibategian dagoen dokumentazioaren arabera, hiribildu horretan armadarentzako materialen ikuskatzeaz arduratu zen, eta bertako ontzioletan gudarako hogeita bederatzi ontzi egitea agindu zuen.

Amasak ere parte hartu zuen Bizkaiko Jaurerrian egindako ontzi-eraikuntza ugaritan eta, guzti horren merituan, zegokion une egokian Jaurerriko ontzigintzaren Superintendentzia berari ondorengotzea eskatu zuen, eta horrela hitzeman zitzaion.