Kontzeptua

Mikelats

Mariren semea, jeinu gaiztoa, Atarrabiren anaia. Atarrabi moral onaren ikurra edo sinboloa da. Atarrabi (beste batzuen arabera, Axular) herri bateko zaindari eta parrokia bateko apaiz izan zen. Mikelatsek herri hartako galsoroak suntsitu nahi izan zituen (Sarakoak, bertako kondaira baten arabera); Atarrabik bere otoitza (konjurua) egin zuen anaiaren indar magikoaren aurka eta galsoroak salbatzea lortu zuen. Mikelatsek, Marik bezalaxe, ekaitzekin du zerikusia eta ganaduari eta uztei kalte egiten dieten harri-jasak gidatzen ditu.