Eskultoreak

Alloitiz y Aguirre, Antonio de

Maisu, arkitekto eta eskultore bizkaitarra, bilbotarra, XVII. mendearen erdialdean lan egin zuena.

Bergarako hiribilduko kabildo eklesiastiko eta sekularren adostasunez, Mateo Gavaliak gauzatutako Andre Maria eta San Migeleko aldareetako obren tasatzaile izendatu zuten. Bi erretaulen azterketa eta ebaluazioa 1657ko martxoaren 15ean egin zen. XVII. mendearen erdialdean, Idoibaltzagako Andre Maria parrokia-elizako erretaula egiten ari da Errigoitin, eta Juan de Alloitizek eta Pedro de Alloitizek ere lan egiten dute bertan. Abizena zein den ikusita, pentsatzekoa da familia berekoak direla hirurak.