Irakasleak

Mendez de la Torre, Adelina

Pedagogoa. Castropolen (Asturias) jaio zen 1871an eta 1960an hil zen.

Irakaskuntza ikasketak burutu ostean Bilbora etorri zen bere ibilbide profesionala garatzeko.

Garaiko hezkuntzaren inguruko ikuspegi argia eta zehatza izanik, pedagogiaren inguruko ideiak El Nervion aldizkarian argitaratutako artikuluetan islatzen ziren.

Adelina Mendez de la Torre Bilboko Concha auzoko lehen hezkuntzako eskolan maisua eta zuzendaria izan zen. Baina bere jarduera pedagogikoa ez zen irakaskuntzara mugatu: 1903an Udalekuen sustapena eta antolaketarako batzordean parte hartu zuen. Era berean, 1905an Bilboko Eskola Nazionaleko Erakusketaren antolaketan esku hartu zuen eta 1906an zenbait teknikariek osatutako taldearen buru izan zen, Bilbon hezkuntzak bizi zuen egoera aztertuz. Horrez gain, 1910ean Oinarrizko Irakaskuntzako Elkarte Nazionaleko pedagogia ikerketarako saileko kidea izan zen.

Maisu hau ere Bilbo inguruan eskola janlekuen sorkuntzan aitzindaria izan zen. Bere eskutik, eta 1908an eskuratutako beka bati esker Europan barrena egin zuen bidaian horiek nola eratzen ziren ezagutu ostean, lehendabiziko "eskola janlekua" 1910-1911 ikasturtean Concha-ko ikastetxean abian jarri zen.

Aldizkarietan hainbat artikulu argitara emateaz gain, bestelako liburuak ere kaleratu zituen: Provincias Vascongadas: historia (Bilbo, 1900), La fiesta del árbol (Bilbo, 1917) edo Historia de Vizcaya (Bilbo, 1918).

1918an "La nueva escuela primaria en el País Vasco" hitzaldia eskaini zuen Oñatin burutu zen Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresuan.