Konposatzaileak

Martínez Larrazabal, Pedro

Konpositorea. 1865ko maiatzaren 13an jaio zen Gasteizen; 1936ko otsailaren 28an zendu zen, Bilbon.

Bere prestakuntza eta musika ibilibidea Bilbon garatu zituen, bertan pianoko maisu eta Antzokiko Orkestrako fagot postua bete zuelarik. Bilboko Udal Musika Banda, Kontzertu Orkestra eta Orkestra Sinfonikoko kide izan zen bakarlari gisa. Oposizio bidez Udal Musika Bandako zuzendariorde postua lortu zuen eta 1920an Bizkaiko Musikako Kontserbatorio berrian harmoniako osagaien solfeo irakaslea izendatu zuten.

1890ko maiatzak 31an Antzoki Berriaren inaugurazioan, geroago Arriaga Antzokia bezela izendatu zutena, jo zuten bere Euskaria izeneko orkestrako martxa. Hainbat lan konposatu zituen, hala nola, Sinfonía Vasca, Escenas vascas suite, Deboika drama lirikoa eta Rogel, El Empresario eta Mariuca zarzuela, kamara eta pianorako hainbat lanez gain.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.