Sendagileak

Mañeru

XVII. mendeko nafar kirurgialaria. Uxuen ezarri zen 1611 aldera. Idoatek aipatzen duenez, kirurgialari on batekin bost urtez jardun zuen, eta Nafarroako mediku nagusiak eta bi kirurgialari ospetsuk osatutako epaimahaiaren aurrean azterketa bat egin ondoren, titulua eskuratu zuen. Bere esku-hartzeek askotariko emaitzak izan zituzten. Frantziar batekin Uxueko haur bati egin zion ebakuntza; sarraski hutsa izan zen, eta haurra hil egin zen. Frantziarrak ihes egin zuen, eta Mañeruk bakarrik defendatu behar izan zuen bere burua senideen aurrean. Kasu hartako erantzukizuna saihestu ezinik, beste kasu batzuk leporatzen zizkiotenengandik defendatzeko, azalpen bitxiak eman zituen.