Artxibozainak et liburuzainak

Lizaso, Domingo de

(1649-?) [Azpeitia]. Donostiako Udaleko eskribaua eta artxibozaina. Gipuzkoako probintziako jauregi, oinetxe eta leinuen nobilarioaren egilea, Donostian 1901ean inprimatua, Juan Carlos de Guerraren hitzaurre distiratsu batekin. Kontuan izan behar da argitalpena ez zela osoa izan, ez baitzen testuaren zati bat aurkitu.