Sendagileak

Lizarralde, Daniel de

Kultura-eragile gipuzkoarra. Tolosan jaio zen, 1853ko apirilaren 10ean. Aita Ignacio Lizarralde zuen (hau ere medikua) eta ama Concepcion Brid. Buenos Airesen hil zen 1923ko uztailaren 4an, heriotza-aktan azaltzen denez miokarditisak jota.

1880an Medikuntza titulua eskuratu zuen Buenos Airesen. Tandilen, Adroguén eta Buenos Airesen jardun zuen. 1902an La Baskonia aldizkariaren zuzendari izendatu zuten Grandmontagneren ordez. Argentinar Laurak-Bataren lehen lehendakariordea izan zen. Len, Orain eta Gero hitzaldiaren egilea izanik. Hitzaldia Laurak Baten eman zen euskal foruak indargabetzearen aurka (Buenos Aires, 1901).

Floriana Beldarrainerekin ezkondu zen, baina ez dakigu seme-alabarik izan zuten ala ez.