Eskultoreak

Larrea Goizueta, Jeronimo

XVII. mendeko eskultorea. Tolosan zuen jaioterria, eta 1616ko irailaren 7an hil zen.

Honako lan hauek egin zituen: Oiartzungo ospitalean dagoen San Juanen erretaula, Donostiako Santa Maria jostun kofradiarako San Antonioren erretaula, Antzuolako Uzarragako San Juan elizarako erretaula, Tolosako Probintzia Artxiboaren erliebeak (1600) eta Ecce Homo bat eta Kristo zigortua, Azpeitiako parrokiarako. Horrez gain, erretaula bat egin zuen Albizturreko San Gregorio baselizarako, 1603an, Lope de Larrearekin batera, eta 1614an, Jasokundea zizelkatu zuen, Pedro de Goicoecheak Irurako parrokian egin zuen erretaularako. Orioko, Getariako eta Leaburuko Kristoak eta Oriamendiko baselizan dauden irudiak, armarriak eta gurutzea egin zituela uste da.

Erref. Arrazola: El Renacimiento en Guipúzcoa II. lib., 374., 469. eta 614. or.