Eskultoreak

Moret, Pedro de

XVI. mendeko nafar eskultorea. Iruñean jaio zen, eta 1603. urte aldean hil.

Nafar lurretan, lan ugari egin zituen: 1563an, Irunberriko parrokiaren erretaula; 1950ean, Ororbiako elizaren alboko erretaulak (Santa Maria eta San Bartolome), Juan de Gasteluzarrekin batera; 1957an, Martin de Elordi lagundu zuen, Aitzoaingo erretaulan; 1957an, Añorbeko elizan, koruko aulkiak, atrila, ateak eta alboetako bi erretaula; eta Osinagako elizaren tiraderak. 1599an, San Ferminen figura egin zuen Artaitzeko Gure Amaren baselizarako.

Erref. Castro: "Escultura". Cuadernos de Arte Navarro 114. or. Garcia-Gainza: La Escultura Romanista en Navarra 94. or. eta 103. or. eta hurrengoak.