Eskultoreak

Moreno San Roman, Manuel

Bizkaitar eskultorea eta margolaria. Barakaldon jaio zen, 1891n, eta 1969an hil.

Basterra, Lucarini, Guraya eta Basiano bezalako artistak izan zituen lankide. Elorrion bizi izan zen lehenbizi, eta, gero, Bilbon. Eskulturen artean, nabarmentzekoak dira: San Juan, Elorrion; San José bat, Balmasedan; Cepeda txirrindulariaren bustoa, Sodupen eta Bizkaian eta Errioxan zehar sakabanatutako beste hainbeste lan. Horrez gain, margolari gisa, 1947 eta 1953 artean erakusketak egin zituen, eta urregintzan aritu zen ere.