Eskultoreak

Lecuona, Sebastian

Oiartzunen (Gipuzkoa) jaiotako XVII. mendeko eskultore eta arkitektoa.

1689an Oiartzungo elizarako tiradera (1691) churriguerescoak egin zituen; Kristo Santuaren kaperako hiru erretaulak egin zituen, churriguerescoak horiek ere (1721); erretaula nagusia koroatzen duen gehigarri barrokoa jarri zuen (1726); Santa Katalina, San Martin eta Arrosario guztiz santuaren aldareak egin zituen (gaur egun Andre Maria nahigabetuarena eta San Luisena) eta pulpitua, pulpitu gaina eta koroko aulkiteria atrilarekin ere egin zituen. Hori guztia Oiartzunen.