Marinelak

Mazarredo Salazar, José de

Itsasgizon eta militar bilbotarra. Bilbao, 1745-03-08 - Madril, 1812-07-29.

Jose de Mazarredo itsasgizon bikain bat izan zen, bere garaiko itsastar-ekintzetariko askoren sustatzailea. Horrezaz gainera bere izena betikotu zuen ontzi-ikasketa militar bikaina lantzera iritsi zen. Nautikari eta teknika instrumentalari egin zizkion ekarpenak, hala ere, askorentzako ezezagunak dira, baita bere ospea nondik datorren dakienentzako ere.

Politikari ospetsudun familia noble batean jaioa, Mazarredok hezkuntza zaindua izan zuen, 13 urte izan zituela Cadizko Real Compañia de Guardias Marinasen sartuz. Behin ikasketak burutu ondoren, bere denbora Cadiz eta Cartagenaren artean eman zuen, itsastar-bidaiak ikasketa teorikoekin txandakatuz.1766an lortu zuen bere lehen titulu militarra: sub-brigadier. Gerora, goranzko bidean, brigadier, fragata-alferez (1766), teniente, fragata-kapitaina eta ontzi-kapitain (1776), komandante (1786)-Cadiz, Ferrol eta Cartagenako Konpainienak- eta Kapitain Nagusi (1798) graduak lortu zituen.

Mazarredoren itsasgizon eta geodesta nortasunaren ospeari buruzko jatorriak itsasoaren luzera-kalkuluarekin du zerikusia. Gai hori nautikaren historian hainbat ekinalditan pertsonai asko aritu ziren gaia izan zen. Kasu honetan litekeena da "aldi bereko" aplikazio baten aurrean -aurkikuntza ez esatearren- egotea. 1771an, Juan de Langararen (1736-1806) agindupean Filipinetarako espedizio batetan zehar longitudeak zehazteko lehendabiziko aldiz ilargi-tarteen metodoa erabili zuen. Hala ere, bere aurretik beste itsasgizon batzuek antzerako bidean aurrerabiderik egin zuten: Louis de Lacaille (1713-1762) apaizak, metodoa Nabigaziorako bere liburuan (1752) aipatzen zuen; beste metodo bat, longitudea neurtzekoa ere, Madrilen inprimatutako liburu batetan aipatzen zen; eta britainiarrek 1767tik (Mazarredok egunkari ingeles baten ikusi bide zuen urtea hain zuzen ere) zerabilten.

Dena dela, astronomia-behaketetarako eta lanabesen erabilerarako zuen jaiotasuna gutxik zalantzan jartzen zuten. Nahikoa da, izan ere, parte hartu zituen espedizioak ikustea, bere buruargitasuna aipatutako gaiotan zegoenaz ohartarazteko. Eta, 1774an, Langararekin ere, Brasileko itsasoetan Trinidadeko uhartearen tokia zehaztu zuen. Praktika horiek, 1778an afrikar eta espainiar itsasertzeko hainbat tokiren longitudeak eta latitudeak zehazteko balio izan zioten, bestalde Vicente Tofiñok (1732-1795) bere Atlas Maritimo izenekoaren kartak prestatzeko erabiliko zituen behaketak izanik.

Mazarredoren goranahi intelektuala hain izan zen handia ze, -Cartagenako [1776] Compañia de Guardia Marineseko bere komandante izendapena zela eta- itsaso-gudetan porrot egin edo irabazle ateratzearen "azken zio" diren espedizio militarrak kokatzen ziren mugak gainditzeko gai izatera iritsi zen. Eta bere ustez instrukzioa zen ziorik garrantzitsuena. Horretatik eratortzen da bere idazlan askotan oso naro azaltzen duen hezkuntza eta prestaketa nautikoko gaiei buruzko ardura sakon eta jarraitua; horrela, Colección de Tablas, nabigazio-usuetarako argitaratutakoan bezala, edota ofizial berrientzako -beraien zientzia-prestakuntza erabat urria zela uste baitzuen-Lecciones de navegación (1798), izeneko liburua, egia esan behaketa-teknika berrietan eta longitudearen kalkuluak gehitu zizkion Jorge Juanen (1713-1773) Compendio de navegación idazlanaren laburpena izan zen arren, prestatu zuen.

Garaiko ontzidi-gidaririk hoberenak itsaso-garaipenen sekretuak zientzian aurkitu nahi zituenak harritu egin bagaitzake ere, Mazarredok Trafalgar eta San Vicenteko (itsaso-guda horiek bera gidari izan balute, saihesterik izango zela esan da) porrot ospetsuen azalpenaren zati garrantzitsu bat itsasgizonen heziketa teoriko-praktikoaren gabezian zegoela uste zuen. Horregatik, irtenbidea heziketan aurkitzeari ekin zion; geroago hauxe idazteari ekin zion: 'Armada bateko ofizial guztiek ez dute jakintsu izan beharrik; horrela ez legoke Itsas Armadarik, ekintza-nekeak ez baitira meditazioarekin, goi-mailako matematikari baten lilura eta elikagaia litzatekeena, bateragarri; baina lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren mailakotzat jo daitezkeen ehun bat matematikari bide dira... Oinarri horiekin, 1783an Guardia Marina Konpainia bakoitzeko ofizial boluntarioentzako goi-mailako ikasketa Taldea ezarri zedila proposatzeari ekin nion' (Barbudo, 1945:36).

1781ean Britainia Handiaren aurkako gudan frantziarrekin egindako nabigazioetan eskuratutako ezagutza berrien (frantziar astronomia-lanabesen metodoak, ingelesen maniobra-taktikak, etb.) laguntzaz, heziketa- eta intelektual-sentiberatasun horrekin Mazarredo zazpi urtetan zehar lan zorrotzean -berak eta bere laguna zen Antonio Escaño kapitainak- arituz Ordenanzas generales de la Armada Naval burutzeko agindua betetzeko gai izan zen. Frantziako eta baita Ingalaterrako Ontzidien ordenantza-sorta gainditzeko gogoz, Mazarredok indarrean zeuden ordenantzek barne-erregimenaz eta ontzi eta ontzidien erabilerari buruz zituzten aipamen guztiek zabaltzea lortu zuen, ontzien eraikuntza eta armamenturako arauak ere -ontzi-eraikuntzari buruzko Txosten baten egilea bera izan zen- emateari ekinez.

Batzuk,. Ondenantzak Errege-Armadaren berrantolaketa-ahaleginaren gailurra dela diote. Bere luzera eta zehaztasunak, zalantzarik gabe, lan hori goraipatzen dutenei argudioak eskaintzen dizkie.

Baina honelako toki bat, ez da Mazarredo militar eta itsasgizonaren izaeran sakondu beharreko esparrua, nahiz eta irudi hori jakinarazi bide izan den, sakon errotutako historiografia-korronteek itxuraz elkarrengandik banatutako alderdiz, bere zientzia eta hezkuntza-ekimenak jakintsu baten hedapen bitxi -eta luzera, anekdotikoa- balira bezala, irudikatu badute ere. Aitzitik, Isidoro de Antillonek -geografo ospetsu bat- bere Elementos de la geografía astronómica, natural y política de España y Portugal [(Valencia, 1815), 14] adierazitako aipamena nabarmendu beharra dugu: 'Espainiako astronomia-geografiak Jose de Mazarredo eta Juan de Aguirreri baino gehiago ez dio inori zor. Lehenengoa, kintante edo islapenezko sestante batez... Eguzkiaren, Ilargiaren, Jupiterren, Marteren eta izar batzuen altueratan, kantauriar itsasoko eta besteak beste euskal lurraldeetako eta Nafarroako hainbat herritako geografia latitudea eta longitudea zehaztu ditu'.

Mazarredoren ekarpen garrantzitsuenetariko batek zientzia-lanabesen fabrikazioari buruzkoa da. Bere Cadizeko saileko kapitain nagusi kargutik, Cadizeko Behatoki zaharretik Leoneko Uharteko Behatoki berrirako lanabesen tokialdaketa ikuskatu zuen. Horrez gain, erloju-tailer bi eta lanabes nautikoentzako beste bat ezarri zituen. Lanarientzako, Erlojugintzarako Eskolako ikasleriatik teknikoak bereganatu zituen. Espainiar lanabesgile belaunaldi oso batek bere heziketa Mazarredori zor dio: bera izan zen Ferdinand Berthoud (1727-1807) suitzar erlojugile ospetsuarekin hezi zitezen Frantziara eta Erreinu Batura igorri zituena. Beste hainbaten artean, Cayetano Sanchez, Erregearen Etxeko erlojugilea izatera iritsiko zena izendatu dezakegu.

Bere argitalpenen artean aipa ditzakegunak: (1776) Rudimentos de táctica naval para instrucción de los oficiales subalternos de marina. Madril; (1779) Colección de tablas para los usos más necesarios de la navegación. Madril; (1798) Lecciones de navegación para el uso de las compañías de guardias marinas. Isla de León; (1793) Ordenanzas generales de la Armada Naval. Madril.

  • BARBUDO DUARTE, Enrique. Don José de Mazarredo Salazar Muñatones y Gortázar, teniente general de la Real Armada. Madril, 1945.
  • GALENDE, Juan Carlos. "La participación del General José de Mazarredo en la expedición española a Argel de 1775 y sus consecuencias." Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1997, 53, 557-582 orr.
  • FERNÁNDEZ DE NAVARRETE, M. Biblioteca marítima española. Madril: Vda. de Calero, 1851, 2 (82-91 orr.).
  • LÓPEZ PIÑERO, J. M.; GLICK, T. F.; NAVARRO, V.; PORTELA, E. Diccionario Histórico de la Ciencia Moderna en España. Barcelona: Editorial Península, 2, 1983, (45 orr.).
  • FERNÁNDEZ DURO, Cesáreo. Disquisiciones náuticas. Madril: Aribau, 1879, 4 (157-182 orr.).
  • GONZÁLEZ-RIPOLL, Mª Dolores. Bajo pólvora y estrellas. Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración. Donostia: Untzi Museoa, 2000, (117-125 orr.).