Sendagileak

Intxausti, Daniel

Zooteknikoa. Tolosan jaio zen 1886ko apirilaren 10ean. Umetan Buenos Airesera heldu zen 1909an mediku albaitari gisa graduatuz. Agronomia eta Albaitaritza Fakultateko Dekanoa (1921-27), Buenos Aireseko Unibertsitateko Erretoreordea (1925-26); Sociedad Médica Veterinaria aldizkariko zuzendaria eta Tuberkulosiaren Nazio Institutuko lehendakaria izan zen.