Literatoak

Ithurri, Jean (1845-1896)

Lapurdiko idazlea. Larresoron jaio zen 1845eko urriaren 19an. Saran hil zen 1896ko ekainaren 20an.

1871n apaiz ordenatu ondoren, Kanboko (Lapurdi) bikario izendatu zuten. 1880an Aroueko apaiza eta 1891n Sarako apaiz lagunkidea izan zen. 1895ean Grammaire basque argitaratu zuen Baionan laburdineraz, eta 1920an berrargitalpen bat egin zen. Napoleon Bonaparteren Pastorala pastoralaren egilea, Baiona, 1920.